Alegiazko ipuinetatik abiaturik jolas kooperatiboetan murgildu zaigu 1.zikloa.











Gaur, aurtengo Iruñeko Udaleko Haur Literatur Lehiaketan saridunak izan diren Hegoalde Ikastolako sei ikasleek Kondestable Jauregian haien sariak jaso dituzte (batek ezin izan du). Zorionak, lagunak, lan ederra egin duzue!
Asteazken honetan, 1. zikloko ikasleak baratzara joan gara eta ekiloreak landatu eta ureztatu ditugu. Bide batez, baratxuri gorriak atera eta gure etxeetara eramango ditugu. Ea zerbait goxoa sukaldatzen dugun! Ekiloreen sustraiak asko handitzen direnez, ikasi dugu, komenigarria dela 60 zentimetroko espazioa uztea bata bestearen artean. Horretarako, makiltxo bat erabiltzen da, argazkian ikus dezakezuen bezala.
Arrokaundietako euskaldun piratak bihurtu gara egun hauetan 2. mailakoak. Piraten Etxean 3 egun pasa ondoren, argi dugu: piraten bizitza hoberena da! Argazki gehiago ikusteko: https://www.flickr.com/photos/142206895@N04/albums/72177720316725492/
This Tuesday, in order to give an end to Unit number 3, second graders made a Fashion Show. We were inspired by the following video; click here if you want to do it at home! We had a really good time!