“Mila alkandora eguneko” ipuina kontatu digu Garazik, M8 egunaren historia eta emakume langileon borrokaren sorrera ezagutzeko. Benetan interesgarria!





Hementxe duzue Izaki bizidunen aurkezpenaren bideoak.
Atzo Orgi hariztian eta Eltsoko erlezaintza museo-etxean egon ginen. Oso interesgarria izan zen eta asko disfrutatu genuen!
Bi egun hauetan Xabi eta Carlosekin sukaldaritza tailerretan gozatu dugu. Mila esker!
Bortziritik heldu zitzaigun Estitxu bere furgoneta ilusioz beterik. Enborra, euskarri ta arpana batetik, txalekuk eta harriak bestetik… gure ikasleek Herri Kirol mundua gertutik ezagutzeko aukera paregabea izan zuten aste hontan. Mila esker Esti eta Urkori halako goiza oparitzeagatik eta bereziki XABAT ttikiari bere arpana uzteagatik nahiz eta begi onez ez ikusi!

















