Arazurira bisita

Pasa den urtarrilaren 15ean, Arazuri ur-tratamendu plantara joan ginen, ur-tratamenduaren inguruko prozesua nolakoa den ezagutzeko. Bertan, gure ingurumen gertuenaren inguruan hausnartzeko aukera izan genuen esperimentu praktiko batzuei esker. Mikroplastikoak dituzten produktu ezberdinak ezagutu genituen, toalliten ondorio larriak zeintzuk diren edo dekantazioak zein funtzio duen ezagutzeko aukera izan genuen. Eta nola ez, Arazuriko funtzionamendua erakutsi ziguten gure kontzientziak astintzeko asmoz.

Palestinari buruzko hitzaldi eta tailerrak

Aste honetan 2. eta 3. zikloko ikasleen Palestinako egoera hobe ezagutzeko aukera izan dugu. Horretarako BDZ taldeko Txuri etorri da guregana. Gauza asko ikasi ditugu eta aske izan nahi duten herrien arteko elkartasuna gertuagotik ezagutu dugu. Haien modura kometa batzuk egin ditugu eta palestinar herriari mezuak idatzi dizkiogu. GORA PALESTINA ASKEA.

Ipuingarria izango da

Osiralean 3.zikloko ikasleak Condestable jauregira joan ginen. Bertan “Ipuingarria izango da” ekintzan parte hartu genuen eta primeran pasa genuen. Alde batetik Joxe Mari Karrere ipuin kontalariak ipuin batzuk kontatu zizkigun eta gero Amaia Karrere ilustratzaileak marrazki batzuk egin zizkigun. Horretaz aparte, erakutsi zigun nola egin marrazki batzuk eta asko ikasi genuen! Hamaiketakoa Santa Ana plazan jan genuen ikastolara abiatu aurretik! Primeran pasa genuen!

Neguko baratza prest

Baratzako uzta, denboraldiaren arabera aldatu egiten da, eta 6. mailako ikasleek ondo badakite hori. Horregatik, udazkenari ongietorria emateko aza eta romaneskuak landatu egin ditugu gure ikastolako txoko zoragarri honetan. Gerora jasoko ditugun fruituak ez dakigu haien gustokoak izango diren… baina seguro sukaldaritza saioetan errezeta berri goxoekin barazki hauek dastatuko ditugula! Gora gure baratza!

HEGOKantak

Ikasturte honetan euskara lantaldeak ideia polita izan zuen: ikastalde bakoitzak euskal kanta bat aukeratu eta bideoklipa grabatzea, gero beste taldeetan ere ikusi eta euskal kulturara hurbildu eta euskararen erabilpena sustatzeko. Hurrengo irudian sakatzen baduzue ikusiko dituzue eta webguneko eskuinaldeko botoian ere izango dituzue; gozatu!

IRUÑEKO UDALEKO HAUR LITERATUR LEHIAKETA 2023

Gaur, aurtengo Iruñeko Udaleko Haur Literatur Lehiaketan saridunak izan diren Hegoalde Ikastolako zazpi ikasleek Kondestable Jauregian haien sariak jaso dituzte. Zorionak, lagunak, lan ederra egin duzue!

  • Ane Fernandez (LH2) – ipuina – 1. saria
  • Ibai Lopez (LH2) – ipuina – 2. saria
  • Mikel Urzainqui (LH2) – ipuina – 3. saria
  • Luka Pagola (LH2) – ipuina – 4. saria
  • Xia Ladron (LH3) – ipuina – 4. saria
  • Oihan Hualde (LH5) – komikia – 3. saria
  • Amets Garmendia (LH6) – komikia – 4. saria