Kategoriaren artxiboa: Ospakizunak
OLENTZERO JAIA 2024
Olentzero badator! Aurten ere, urtero bezala, Hegoalden Olentzero jaia ospatuko dugu. Ilusio handiz espero dugu!
EGITARAUA
| 9:15 – 9:45 | Olentzerori ongi etorria anfiteatroan |
| 9:45 – 10:30 | Olentzero HH, LH1 eta LH2ko ikasleekin |
| 10:30 – 11:00 | Olentzero LH3 eta LH4ko ikasleekin |
| 11:00 – 11:30 | Gaztainak eta jostaldia |
| 11:30 | Kalejira |
| 12:15 | Sua eta dantza |
| 12:50 | Geletan agurtu |
GABONAK GIROTZEKO ABESTIEN PROPOSAMENAK

TOLERANTZIAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Aurten, ikastolan, Tolerantziaren Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat jarduera egin ditugu ikasgelan, ikasleak sentsibilizatzeko. Bi astez, funtsezko balioak landu ditugu, ziklo bakoitzean bat: genero-berdintasuna, berdintasun eta ezberdintasun fisikoak, berdintasuna zientzia esparruan eta sexualitatea modu askean bizitzea. Irakasleek zuzendutako ekimenez gain, hitzaldiak eta tailerrak eskaini dituzten hainbat familiaren laguntza izan dugu. Ospakizun honi amaiera emateko, taldeek sarrera nagusian prestatutako hormairudian balioak islatzen zituzten leloak itsatsi dituzte, soketatik argazkiak zintzilikatu eta, arratsaldean, denon elkarrekin abesti bat kantatu dugu.
Ikasleei esan genien moduan, balio hauek orain indarrez landu ditugu, baina ikastolan egongo diren urteetan ere bihotzetik lantzen dira eta, horrela, pertsona onak izango dira. Hegoalde Ikastola beti bihoitzean.


HIZKUNTZEN EUROPAKO EGUNA
INAUTERI EGUNA 2024
Hona hemen aurtengo Inauteri eguneko bideo profesionala. Mila esker, Gorka!
MANGERADA 2024
Hona hemen aurtengo mangerada (eta aparraren festa) eguneko argazkiak. Gozatu!
HAUR HEZKUNTZAKO JAIALDIA 2024
Hona hemen maiatzaren 30ean Haur Hezkuntzako ikasleek prestatutako jaialdi zoragarria. Gozatu!
LGTBIQ+FOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Aurten, maiatzaren 17an, enpatia, errespetua eta, batez ere, pertsonen arteko berdintasuna bezalako balio garrantzitsuak landu ditugu aste osoan zehar. Ikasleak aniztasunaren garrantziaz kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi izan ditugu, eta zalantzarik gabe… lortu dugu!

LIBURUAREN EGUNA
Asteartean, Libururaren Eguna ospatu dugu Hegoalden. Zenbait gelatara familiakideak hurbildu dira ipuin eta istorio politak irakurtzera. Gure bikoteekin ere irakurri dugu eta arratsaldean, liburuen trukaketa egin dugu. Ilusioz eta urduritasunez momentu ahaztezinak bizi izan ditugu.

OLERKIAREN EGUNA
Martxoak 21ean, Olerkiaren Eguna dela eta, gela guztietan poesiaz gozatu eta partekatu ditugu: ondoko lagunekin, gure bikoteekin eta baita gurasoekin ere. Hona hemen honen erakusgarri.
KORRIKA 2024
Hona hemen aurtengo Korrika txikiko argazki eta bideoa eta Korrika handiko bideoa. Gozatu!
MARTXOAK 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Aurten, emakumeen nazioarteko eguna dela eta, ikastolan hainbat dinamika eta jarduera egin ditugu beren eskubideen alde borrokatu duten eta borrokatzen jarraitzen duten emakume guztiak aitortzeko eta omentzeko, baita genero-berdintasunak gure gizartean duen garrantziari buruzko hausnarketa sustatzeko ere.
INAUTERI EGUNEKO ARGAZKIAK
Hona hemen Inauteri eguneko argazki eta bideoak; gozatu! Mila esker, Nagore!

AGATE DEUNA 2024
Hemen aurtengo Agate Deunako argazki eta bideoak disfrutatu ahal izango dituzue!

OLENTZERO EGUNEKO BIDEOA
Gure Youtubeko kanalean prest duzue ikasturte honetako Olentzero eguneko bideo profesionala; gozatu! Mila-mila esker, Gorka, egindako lan ikaragarriagatik!
















