Aurten, urtero bezala, otsailak 4an Santa Ageda bezperan abestera auzora atera gara.
Kategoriaren artxiboa: Ospakizunak
EGUBERRI ON!
Hiruhileko berezi baina polit hau bukatu da eta gaur Olentzero festa ikaragarri polita izan dugu. Orain, deskantsatu, deskonektatu eta familia eta lagunekin ahal den neurrian gozatu.
Hona hemen gaurko argazki eta bideoak:
Bazterrekoen trukaketa
Gaur, urtero egiten dugun moduan, ikasleek sortu dituzten bazterrekoak beste ikasleei oparitu dizkiete. Zenbait kasutan bikoteei eman dizkiete eta beste zenbaitetan beste ikasle lagunei. Ikastolan dugun ohitura polit hau izugarri gustatzen zaigu eta polit-polita da lagunen poztasuna ikustea.
6. mailakoen agurra
Gaur, ekainak 26, 6. mailakoei azken agurra egin diegu eta Hegoaldeko zapia jantzi eta argazkia banatu diegu. Nahiz eta ikasturte bukaera arraro-xamarra izan den, ekitaldi hau polita eta hunkigarria izan da. Zorte on eta muxu pila, lagunak!
INAUTERIAK 2020
Gaur, otsailak 21, Inauteri egun zoragarria izan dugu. Hona hemen argazkiak, gaika sailkatuta:
Berdintasunaren astea
Martxoaren 2tik 6ra, Hegoalden Berdintasunaren astea ospatuko dugu. Berdintasun aste honi hasiera emateko, martxoaren 2an, arratsaldeko 17:00etan, “Trans-Formatzen” dokumentala ikusteko aukera izanen dugu, zentroko langile eta familiei gonbidapena luzatuz.
OLENTZERO 2019
Olentzero gure ikastetxean pasa zuen goiz erdia.Gero, gaztainak jan ondoren, kalejira, sua eta dantzak egon ziren gure ikastetxean.
Hona hemen 1. argazki-albuma.