2. zikloa antzokian

Iparralde datorrelako orain talde potentea

Hegoaldetik ekarri nahian barruan duten artea

txokolatea gustuko dugu antzerkiaren tartea

merendu gosez gaude ta goza dezagun txokolatea

Erritmoa ekarri du gugana hegoak

ta arrakasta ziurra du haien geroak

ederrak dira haiek a zer raperoak

segizazue izaten aske ta eroak

Ikuskizunaz gozatzeko, hementxe bideoa:  

Naturaren txokoa

Gelako naturaren txokoa aurkeztu nahi dizuegu, bertan Ikastolako patioan aurkitutako barraskikoak ditugu. Goizero gelan sartu bezain laster gure barraskiloak behatzen ditugu, ea gaua nola pasa duten ikusteko. Aste honetako eguraldi zoragarria ere aprobetxatu nahi izan dugu baratzera atera eta ikusten genuena margotzeko.