Azaroaren 4tik 8ra eskolan euskararen astea ospatu dugu. Batetik, maila-arteko jolasak egin ditugu, bestetik pertsona ospetsu batzuk gurekin euskaraz egitera animatu dira eta azkenik, 4 urtetik 6. mailara abesti eta koreografia politak egin ditugu. Aste zoragarria izan da!