AURREMATRIKULA 2023-2024. ATE IREKIEN EGUNAK.

Zuen seme-alabaren aurre matrikulatzeko datak hurbiltzen ari direla eta, hain garrantzitsua den erabaki honen aurrean, gure laguntza eskaini nahi dizuegu. Horregatik, Hegoalde Ikastola hurbiletik ezagutzeko egingo dugun aurkezpen bilerarako gonbitea zabaldu nahi dizuegu.

Gure ikastola ezagutzeko ate irekien egunak ospatuko ditugu: otsailaren 1ean gaztelaniaz eta otsailaren 13an euskaraz, 17:00etan.

Behar duten familientzat, haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da bilerek irauten duten bitartean.

Ezinezkoa baduzue data hauetan etortzea, jar zaitezkete gurekin harremanetan eta beste momentu batean elkartuko gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.