III. ERA ESKOLA

ERA.EUS euskaraz ikasten duten 0-12 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendutako plataforma da, Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuk elkarlanean sortutakoa. Bertan haurrak euskaraz hazi eta hezteko ahaleginean ari diren gurasoei hainbat gomendio eta laguntza ematen zaizkie.

Zoriontasuna eta ongizatea, horixe da gurasoek seme-alabentzat nahi dutena. Eta hori helburu aldiro ari dira erabakiak hartzen, izan elikaduraren inguruan, edo osasunarenean, nola lotarako errutinen inguruan… beti dabiltza hautu egokienaren bila. Bada, horietan bezala, hizkuntzarekin lotutakoak ere sarri hartzen dira.

Eta batzuetan erabakiak hartzea ez da nahi bezain erraza. Informazioa falta zaigula iruditzen zaigu, gai guztietan jantzita egotea ezinezkoa dela, ondokoari entzun arte gai horretan inoiz ez dugula pentsatu… Horri begira, hain zuzen ere, eta inor ez denez ikasia jaio, ERA Eskola, gurasoentzako trebakuntza online, sortu genuen eta honakoa hirugarren edizioa dugu, Euskarabidearekin batera elkarlanean.

Honekin batera informazioa biltzen duen eta baliabideen estekak agertzen dituen dokumentua duzue.

ERA-Guraso-Eskola_Hezkuntza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.