Aurten ere Arrosadiko kaleetan, auzoan bertan euskaraz sortutako inauteriaz gozatzeko aukera izanen dugu, Arrosadiko Libertimendua martxoaren 15ean, Arrosadiko inauterietako egunean ospatuko baita. Goizean, 10etan Bardenas tabernan elkartuko gara eta 10:30etan kalejiran abiatuko gara toki hauetatik pasatuz: Pico de Oriko estankoa, Hegoalde Ikastola eta Lagun Zaharrak elkartea. Ondoren, 12:30ak aldera Manuel de Falla plazan zirtzilak, dantzariak, musikariak eta bertsolariak arituko dira (euria egitekotan Hegoalde Ikastolako frontoian). Inauteri eguna ospatzen jarraitzeko San Fermin peñan bazkaria egonen da (tiketak salgai Albeniz tabernan 15 €tan, haurrak dohan helduekin joaten badira), arratsaldean egitaruak jarraituko du haurrentzako jolasekin arratsaldeko 5etan Manuel de Falla plazan, 6etan kalejira musikatua eta gaueko 9etan Luntx eta gaupasa San Fermin peñan.
Beste aldetik, Iruñeko Peñen Federazioak antolatutako Mintzordua!, martxoaren 19an, arratsaldeko 7etan eginen da San Fermin Peñan, lagun artean euskaraz aritzeko tartea izango delarik auzoan bertan.
Arrosadian euskaraz eginen diren bi jarduera hauetan parte hartzera animatzen zaituztegu.




