Eskailerak

Haur hezkuntzako 1. mailako grafomotrizitate saio batean hasi zen dena. Ikusi genuen txotxongilo bat sabaitik zintzilik zegoela, otso bat zen. Nola hartu eztabaidatzen hasi ginen. “Igo aulki batera”, “ez naiz iristen”, “igo mahaira”, “eror naiteke”… Norbaitek esan zuen: “Ekarri eskailera bat”. Hori izan zen gakoa. Eskailera bat ekarri genuen, hura nolakoa zen ikusteko, bi makila luze eta txikiago batzuk zituen. Otsoa jaitsi genuen. Paperean eskailera bat denon artean egin ondoren, bakoitzak berea egin zuen, eta azkenean pasabidean zintzilikatu genituen. Oso dibertigarria izan zen.

Nerea Ibarzabal ezagutzen

Gaurkoan Nerea Ibarzabal izan dugu bisitan. Bere liburua irakurri ondoren hainbat hausnarketa egin ditugu eta hurrengo libururako beste hainbat ideia eman dizkiogu… erabilgarriak ote? Gainera, bakoitzak esaldi bat eginez ipuin dibertigarriak asmatu ditugu eta topaketari bukaera emateko bertsoak abestu dizkigu guk emandako hitzekin. Primeran pasa dugu!!! Eskerrik asko, Nerea!!!

JANARI BILKETA SOLIDARIOA

Hegoalde Ikastola eta Zaporeak elkartetik, Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi-asmorik gabeko elkartea, zuengana zuzentzen gara elkartasuna eta elkarrekiko laguntza funtsezkoak diren une honetan.

Dakizuenez, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek errefuxiatuei buruzko proiektu handi bat lantzen dute urtero, hainbat elkarterekin koordinatuta eta, lan guztiaren ondoren, konferentzia batzuk ematen dituzte NUPeko ikasleen aurrean.

Proiektu honen ikaskuntzan murgilduta, Zaporeak-eko pertsonekin ikasteko aukera izan dugu. Proiektu hau Ikaskuntza eta Zerbitzua denez, gure ikastetxetik lagundu eta ekarpenak egin nahi ditugu, kasu honetan errefuxiatuentzako elikagaiak bilduz.