Otsailak 20 izan genuen Paula Beorlegiren bixita geure ikastolan. Kirolari gazte honen ibilbide luzea ezagutzeaz gain, Judo kirolaren hainbat bitxikeri ezagutu eta disfrutatu genuen, AUNITZ ESKER PAULA!!!











Dakizuenez oso gutxi falta da inauterietarako! 6.mailan irrikitan gaude gure azken inauteriak ikastolan ospatzeko. Aurten piraguistak izango gara eta horretarako esku lanetan ibili gara gure mozorroa prestatzeko. Gurasoen laguntza jaso dugu eta oso eskertuak gaude! Oso esperientzia polita izan da gure azken urteko mozorroen prestaketa beraiekin egitea! Ea zuen gustokoa den!








Today 4th graders have been storytellers for their 5 year old friends.
Hona hemen aurtengo Agate Deuneko argazki eta bideoak; gozatu!

LH5. mailakoek azkeneko asteetan bi bisita interesgarri izan ditugu. Alde batetik, Belatz ilustratzailea etorri zen komikien marrazkiak egiten irakasteko. Gelara bueltatzean ikasle batzuk ausartu ziren ikasitako trikimailu horiek praktikan jartzen eta a ze marrazki xelebreak egin zituzten! Bestetik, Mancoeducako Arantxak gure auzoan arnasten dugun airearen kalitatea aztertzeko jarraibideak eman zizkigun eta eskolatik kanpo ibili ginen hori behatzen. Nola egin dezakegu Arrosadiaren airea garbitzeko?

