“Denon eskola guztiondako euskara” Sortzenek, SOS Arrazakeriak eta Iruñerriko D eredu publikoko eskola ezberdinek martxan jarri dugun proiektua da. Euskal eskola publikoan egiturazko arrazakeria landu nahi dugu. Aldi berean, euskara auzoetako errealitatera hurbiltzeko eta auzoetako errealitatea euskarara hurbiltzeko asmoa dugu, euskararen diglosia egoeraz kontziente izanik. Gehiago jakin nahi baduzu animatu otsailaren 5ean eginen dugun prentsaurrekora. Otsailak 8an egitarau polit bat antolatu dugu Piparrikan 6-12 urte bitarteko haurrek parte hartu dezaketen jolas tailer, kontzertu eta luncharekin. Animatu zaitezte!
Egilearen artxiboa: Administrazioa
Balioak lantzen txotxongiloekin
Asteazkenetan HH 2. mailako gelak elkartzen ditugu, haurren arteko harremanak sustatzeko helburuarekin. Mundinovi txotxongiloen laguntzarekin asteko funtzioa izaten dugu, baloreak lantzeko, esaterako, elkar laguntza, oparien kudeaketa, liskarren konpoketa…. Primeran pasatzen dugu! Ondoren, bi geletako haurrak txokoetan ibiltzen dira nahastuta eta bukaeran euskara lantzeko jolas eta kanta herrikoiak lantzen ditugu (Zubiri Zubiri, Sagu Txiki, 1 2 3 Tomate, Lehoi baten bila noa…), eguraldiak laguntzen badu, patioan.






Rhyme time with our bikoteak
Third graders presenting and teaching to their bikotekides “A sailor went to sea” clapping rhyme.
Our favorite books
FAMILIENTZAKO FORMAKUNTZA ESKAINTZA
AGATE DEUNERAKO KOPLAK
Gure eskolako hainbat familia eta ikaslek Agate Deunean abesteko kopla zoragarriak sortu dituzte, ikastolan eta auzoan abestuko ditugunak. Lan ederra!
Fruta brotxeta
Aste honetan fruta brotxeta prestatu dugu sukaldaritza tailerrean. Astelehenean errezeta prestatu genuen, asteartean erosketak egin genituen 6. mailako bi lagunen laguntzarekin eta azkenik, asteazkenean, 2. mailako lagunekin batera brotxeta prestatu eta hamaikakorako jan genuen. Asko disfrutatzen dugu tailerrean lagunekin eta oso goxoa zegoen!










Liburu mailegua
IKASLEEN ARDURA: ORDEZKARIEN BILERAK
OLENTZERO EGUNEKO BIDEO PROFESIONALA
Hemen duzue abenduko Olentzero egunean gure ikastolako aita den Gorkak grabatutako bideo profesionala. Disfrutatu!
IPUINA ESKUZ ESKU EKIMENAREN AURKEZPENA
Aurreko berrietan azaldu bezala, 6. aldiz Hegoalde Ikastolak Bakea eta Bizikidetzako “ipuina eskuz esku” proposamenean parte hartu du, beste hainbat eskolakin. Ipuinaren aurkezpeneko bideoa argitaratu berri dute eta hemen ikusi ahal izango duzue. Bestetik, gure ikasle parte hartzaileek ipuinaren kopia bana jasoko dute.
Masajeak ematen
GAILU DIGITALEN INGURUKO TALDEAREN JARRAIPENA
Vertebrates
2024ko OLENTZERO EGUNEKO ARGAZKIAK
Ikasturte honetako Olentzero eguneko argazki eta bideoak ikusteko prest dituzue. Honetan, irakasleek egindakoetaz gain, Nagore eta Idoiak egindakoak ere topatuko dituzue; mila esker, bikote!





































