Beste edozein aitzaki bezala, azken asteetan lasterka abiatzeko, hauxe izan da geurea. Mapak, balizak, iparorratzen erabilera abiapuntu, talde-lana xede izanik… primeran pasa dugu.













Aurten, ikastolan, Tolerantziaren Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat jarduera egin ditugu ikasgelan, ikasleak sentsibilizatzeko. Bi astez, funtsezko balioak landu ditugu, ziklo bakoitzean bat: genero-berdintasuna, berdintasun eta ezberdintasun fisikoak, berdintasuna zientzia esparruan eta sexualitatea modu askean bizitzea. Irakasleek zuzendutako ekimenez gain, hitzaldiak eta tailerrak eskaini dituzten hainbat familiaren laguntza izan dugu. Ospakizun honi amaiera emateko, taldeek sarrera nagusian prestatutako hormairudian balioak islatzen zituzten leloak itsatsi dituzte, soketatik argazkiak zintzilikatu eta, arratsaldean, denon elkarrekin abesti bat kantatu dugu.
Ikasleei esan genien moduan, balio hauek orain indarrez landu ditugu, baina ikastolan egongo diren urteetan ere bihotzetik lantzen dira eta, horrela, pertsona onak izango dira. Hegoalde Ikastola beti bihoitzean.


Udazkenarekin batera hostoen erorketa dator! Goizero Antxon, César eta Emilio hostoak biltzen dituzten arren, goizean zehar zuhaitzek hauek botatzen jarraitzen dute. A ze lana!
Atezainak laguntzeko, gu ere hostoak jasotzen ari gara, hauekin gelan lantxo politak egiteko.
“FIRIN-FARAN HOSTOAK DANTZAN
FIRIN-FARA UDAZKENEAN”







