Eguraldi ezin hobea izan dugu Gaztelugibeleko parkera joateko. Iruñeko gotorlekuan jolas desberdinak egin ditugu.





Asteazken honetan, 1. zikloko ikasleak baratzara joan gara eta ekiloreak landatu eta ureztatu ditugu. Bide batez, baratxuri gorriak atera eta gure etxeetara eramango ditugu. Ea zerbait goxoa sukaldatzen dugun! Ekiloreen sustraiak asko handitzen direnez, ikasi dugu, komenigarria dela 60 zentimetroko espazioa uztea bata bestearen artean. Horretarako, makiltxo bat erabiltzen da, argazkian ikus dezakezuen bezala.






Aurten, maiatzaren 17an, enpatia, errespetua eta, batez ere, pertsonen arteko berdintasuna bezalako balio garrantzitsuak landu ditugu aste osoan zehar. Ikasleak aniztasunaren garrantziaz kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi izan ditugu, eta zalantzarik gabe… lortu dugu!

Gaur goizean zehar Iruñeako Udaltzainak eskolan bide heziketaren inguruan jarraibide eta arauak irakastera etorri dira. Guk gure bizikletak ekarri, gure zirkuitua prestatu eta biziki gozatu dugu!!
Arrokaundietako euskaldun piratak bihurtu gara egun hauetan 2. mailakoak. Piraten Etxean 3 egun pasa ondoren, argi dugu: piraten bizitza hoberena da! Argazki gehiago ikusteko: https://www.flickr.com/photos/142206895@N04/albums/72177720316725492/







Gaur Alma etorri da 5. mailako ikasleekin egotera. Alma, maila honetako ikasle baten ama da eta gorra da. Beraien egunerokoa nolakoa den ezagutu dugu, zeinuen hizkuntzarekin kontaktua izan dugu ere (gure izena adierazten ikasi dugu) eta bitxikeri batzuk kontatu dizkigu. Oso interesgarria izan da eta gustora baino gustorago egon gara rato honetan.



Astelehenean Pako Aristi idazlea 6. mailako ikasgeletara etorri zen. Luxu handia izan da lehen eskutik ezagutzea ez bakarrik idazlearen lanbidea, baita liburu bat idazteko orduan behar den inspirazioari buruz gehiago jakitea ere. Gainera, galdera asko egin genizkion. Asko ikasi genuen eta primeran pasatu genuen.
This Tuesday, in order to give an end to Unit number 3, second graders made a Fashion Show. We were inspired by the following video; click here if you want to do it at home! We had a really good time!


Gaur HH 3ko ikasleak Mendillorriko ur biltegietara joan gara. Kriston eguraldi ona egin digu eta primeran pasa dugu! Bertan, ur biltegiak, animaliak eta zuhaitz pila ikusi, entzun eta ukitzeko aukera izan dugu.