Ikastetxeak bere Instagram kontua sortu berri du. Honetan soilik eskolako informazio orokorrak argitaratuko ditugu. Ez galdu aukera eta jarrai ezazue!
Klik egin irudian kontuan sartzeko.
Urtarrilaren 17an haur hezkuntzako ikasle guztien arteko tailerrak egiten hasi ginen. Tailerrak heterogeneok dira, hau da, adin ezberdineko haurrak elkartzen dira proposatutako esparru ezberdinetan. Zazpi astean zehar haur guztiak tailer guztietatik pasako dira. Hauetan proposamen ezberdinak eskaintzen dira: sukaldaritza, buztina, naturako elementuak dituzten mandalak, eraikuntza erraldoiak, jolasak, gatz-pasta eta gorputz adierazpena. Gure tailerretara laguntza ematera lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak etortzen dira, mila esker egiten duzuen lanarengatik. Aste honetan bigarren tailerraren txanda izan da, primeran pasatu dugu!!!



















Pasa den astean, Nafarroako Unibertsitatetik kimika graduko 2 ikasle etorri ziren bisitan. Beraien laguntzarekin, esperiemtu dibertigarri batzuk egiteko aukera izan genuen. Substatzia ezberdinen nahasketen bidez sortzen dire erreakzio ezberdinak ezagutu genituen eta arte ederrak ere sortzeko gai izan ginen.





Gaur arratsaldean geletako familiak Tuterako inauterien istorioa eta ipuina kontatzera etorri dira. Gainera, ipuina kontatu ondoren guk erabaki behar izan dugu zein zen Zipoteroaren jantzi egokiena eta horrela, guztion artean Marta zipoteroz mozorrotu dugu. Jarraian, haiek ekarritako eskulanetan aritu gara eta maskarekin hasi gara. Badoa pixkanaka gure aurtengo mozorroa… Eskerrik asko Sonia eta Marta!!!





Pasa den urtarrilaren 15ean, Arazuri ur-tratamendu plantara joan ginen, ur-tratamenduaren inguruko prozesua nolakoa den ezagutzeko. Bertan, gure ingurumen gertuenaren inguruan hausnartzeko aukera izan genuen esperimentu praktiko batzuei esker. Mikroplastikoak dituzten produktu ezberdinak ezagutu genituen, toalliten ondorio larriak zeintzuk diren edo dekantazioak zein funtzio duen ezagutzeko aukera izan genuen. Eta nola ez, Arazuriko funtzionamendua erakutsi ziguten gure kontzientziak astintzeko asmoz.






Gure Gela Alternatiboko lagunek bideo zoragarria prestatu digute, haien egunerokotasunera hurbil gaitezen.
Webgune honetako FAMILIAK > BALIABIDEAK atalean familia erdaldunentzako baliabide berriak gehitu ditugu. Ez galdu aukera eta aztertu!