Aurreko egunean Orgi basora joan ginen. Zuhaitzen itzalaz eta txorien kantaz gozatu genuen.
Egilearen artxiboa: Administrazioa
ANIZTASUNAREN AZOKA
Kaixo, familia agurgarriak:
Lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleak gara. Aurten NAIZEN elkartearekin elkarlanean aritu gara transexualitateari buruz ikasten. NAIZEN adingabe transexualen eta horien familien elkartea da.
Aniztasun sexualari buruz ikasten hasi ginen eta, horrekin batera, gaia gizartean barneratua eta onartua ez dagoela ikusi genuen.
Elkarteko ama bat ere gurera etorri zen eta berarekin asko ikasi eta hausnartu genuen.
Hori eta gero, elkarteko familiekin gutunak trukatu genituen haien beharrak zeintzuk ziren ezagutzeko.
Honexegatik eta gure eskuan dugun laguntzeko modua delako, azoka bat antolatuko dugu ekainaren 17an 15:00etan ikastolako patioan. Bertan guk sortutako artelanak, eskulanak eta bigarren eskuko gauzak salduko ditugu. Lortzen dugun dirua elkartera bidaliko dugu haien asmoak betetzen laguntzeko. Azoka ere guraso, ikasle eta irakasleak aniztasun sexualari buruz informatzeko elkargunea izango da.
Azokara etorri baino lehen gaia ezagutu nahi baduzue, bideo hau ikusi dezakezue.
Etortzen animatu zaitezte!
Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak.
Quidditch
Gure auzoko maketak
Tomateak baratzean
Kirol alternatiboak
Artoa ereiten
Aio, Pilartxo
Bide heziketa 3. mailan
Piko-pikok egiten
Beisbol
Kanpaldia
Jaurtitzekoak
Guggenheim
Kaixo! Atzo BIlbon egon ginen! Goizean Iker eta Brounik prestatu ziguten “Zubitik zubira” jolasa eta horrela Bilboko zubi ezberdinak ikusi genituen eta gauza ezberdinak azaldu zizkigun Ikerrek. Guggenheimera iritsi ginen eta Kandinsky-ren erakusketa ikusi genuen, baita museoak dituen beste gauza batzuk. Gero Puppy-rekin argazki bat atera genuen (Guggenheimeko zaindaria) eta bazklatzera joan gienen. Parkean jolasten egon ginen autobusa gure bila etorri arte. Oso gustora egon ginen!!!







































































