Gelako naturaren txokoa aurkeztu nahi dizuegu, bertan Ikastolako patioan aurkitutako barraskikoak ditugu. Goizero gelan sartu bezain laster gure barraskiloak behatzen ditugu, ea gaua nola pasa duten ikusteko. Aste honetako eguraldi zoragarria ere aprobetxatu nahi izan dugu baratzera atera eta ikusten genuena margotzeko.
Egilearen artxiboa: Administrazioa
Erantzun
Uzta hartzen
Txokoetan jolasten
Esperimentuak
Txokoetan esperimentatzen
Ikastolara bizikletan
Aterpeak proiektua
Ostiralean Iluindango fundazioko lagunak bisitatu gintuzten bere proiektu batean parte hartzeko: Aterpeak proiektua. Hasi ginen gure inguruko txorien informazioa, haien soinuak eta irudiak ikusten proiekzio baten bidez eta ondoren kabi-kutxak eraiki genituen. Margotu ondoren zuhaitzetan jarri genituen. Orain zaindu eta behatu beharko ditugu ea txorien gustukoak diren. Zeinen ongi egon ginen!
Udaberria
Colpbol
Estereotipoen antzerkiak
GURE AMETSETAKO PATIOA
Basaberen
Hegoleoren mezua
LIBURUAREN EGUNA 2021
Gaur ikastolan LIBURUAREN EGUNA modu polit-polit batean ospatu dugu. Ikastaldeek erreferentzia taldeei (bikoteei) sortu dituzten kamishibaiak irakurri dizkiete patioko toki ezinhobeetan. Zatoz gurekin fantasia mundu zoragarri honetara!

RCP formakuntza
Gaurkoan 6.mailako ikasleek RCP formakuntza bete dute erizain baten laguntzaz. Espero dezagun zeozer ikasi izana.



































































