Gaur 6. mailakoak institutora joan gara, gutxienez datozen 4 ikasturteak pasatuko dituzten ikastetxea. Oso bisita interesgarria eta baliagarria izan da eta badirudi gustokoa izan dutela eta joateko irrikitan daudela.
Egilearen artxiboa: Administrazioa
Errefuxiatuen proiektua
Egun hauetan pertsona errefuxiatuen proiektuari bukaera emateko, aurkezpen ezberdinak egin dituzte 6.mailako ikasleek. Hauetako bi euskaraz izan dira; ikastolako 5.mailako ikasleei eta NUP-eko ikasle talde bati ere egin diete. Beste bi aurkepen egin dituzte gaztelaniaz; UPNA-ko ikasleei eta gurasoei. Lan handia egin dute eta oso ondo aritu dira! Zorionak!
Unibertsoa
Aniztasuna aberastasuna
Gaur lagunekin borobil batean eseri naiz, lagunak banan banan begiratu ditut eta zer ezberdinak garen ohartu naiz. Norberak bere ideiak ditu.
Gaur lagunekin jolasten ibili baiz, lagunak banan banan begiratu ditut eta zer ezberdinak garen ohartu naiz. Zer goxoa den bakoitzaren egoera ulertzea.
Gaur lagunekin asko ikasi dut. Lagunak banan banan begiratu ditut eta zer ezberdinak garen ohartu naiz. Zenbat saiatzen garen bakoitzaren erritmoa errespetatzen.
Gaur dantzan ibili naiz. Lagunak banan banan begiratu ditut eta zer ezberdinak garen ohartu naiz. Bakoitzaren modua zer dibertigarria da.
Gaur maitasuna eman dut. Lagunak banan banan begiratu ditut eta zer ezberdinak garen ohartu naiz baina denak zer gustora ginen.
Gaur borobil batean eseri naiz. Gaur lagunekin jolastu naiz. Gaur ikasi dut. Gaur dantzan ibili naiz. Gaur maitasuna eman dut. Eta garrantzitsua dena…
Gaur maitasuna eman dugu
Gaur borobil batean eseri gara
Gaur lagunekin jolastu gara
Gaur elkarrekin ikasi dugu
Gaur dantzan ibili gara
ATZO, GAUR eta BIHAR
Kamishibaia sortzen
Zatikiekin jolasten
Gorputza
Takoneran
LH 2. mailako ikasleok Iruñeako Takonera parkean egon gara goiza pasatzen. Bere ingurugiroaz gozatu dugu, bertako landaredia eta animaliak behatzen. Gainera, Martinekin (Takonerako langilea) elkartu gara eta oso gauza interesgarriak erakutsi eta azaldu dizkigu. Mila esker Martin, oso gustora egon gara!
Iturrama eta Hegoalde
Ingurumen-hezkuntza museoa
Joan den astean, Lehen Hezkuntzako 3.mailako ikasleak Arrotxapea auzoko Ingurumen Hezkuntzako Museora joan ginen. Zentzumenei buruz asko ikasi genuen, eta Aranzadi parkean paseatzeko aukera ere izan genuen hainbat landare eta animalia aurkituz. Gero, oinez itzuli ginen ikastolara… Izugarri nekatu ginen, baina primeran pasatu genuen!
Juglareak
Baratzea polit-polita!
School places and rules
Food we like
IKAspilotan
2. zikloak IkasPilota izeneko ikas unitatea bete zuen, esku pilota, palak eta zesta potoak erabilita. Hau frontoi puxka!!!


















































































