Gure lagunak zainduko ditugu

“Balioak” ikasgaian, gustatzen zaizkigun eta gustatzen ez zaizkigun gauzak besteekin partekatu ditugu. Jarduera honek gure lagunak errespetazeko, haiek  gehiago ezagutzeko eta zerbait molestatzen digunean, haien lekuan jartzeko aukera eman digu. Azkenik, araudi bat sortu dugu denon artean, ikastolako esparruan beti gustora ibili ahal izateko eta lagunak begirunez tratatzeko. 

Errefuxiatuak

Kaixo! Seigarren mailako ikasleek gaur oso bisita interegarria jaso dugu. Médicos del mundo elkartetik etorri zaizkigu bi gaien inguruan hitz egitera, baina biek errefuxiatuen proiketuarekin zerikusia izan dute. Lehenengoa Alessandra izan da, Colombiako emakume errefuxiatua. Bere esperientzia kontatu digu; bisitaka, sintitutakoa, zergatik etorri behar izan zen errefuxiatu gisa… Benetan interesgarria!

Bigarrena Abi izan da, bera emakume Senegaldarra da eta mutilazio genital femeninoaz hitz egin digu batez ere, hori ere baita errefuxiatu gisa mugitzeko arrazoi bat.

Asko gustatu zaigu eta eskertzen diegu pila beraien esperientzia gurekin konpartitu izana!