Gaur Inauteri egun polit-polita bizi izan dugu Hegoalden! Argazkiak eta bideoak ikasi nahi dituzue?

Gaur Inauteri egun polit-polita bizi izan dugu Hegoalden! Argazkiak eta bideoak ikasi nahi dituzue?

Egun on! Gaur 6.mailako geletan Ana Jaka idazlea izan dugu. Bere liburua “Loaren inbasio isila” irakurri dugu, eta honen inguruan hitz egiten egon gara.
Horretaz aparte, idazlearen lana nolakoa den, nola idazten dituen berak liburuak, nola pentsatzen dituen pertsonaiak… eta horrelako informazio interesgarria konpartitu du gurekin.
Mila esker Ana!
Kaixo irakurle maitea!
Gaur gure ikastolan Fermín Artola izan dugu. 6.mailan errefuxiatuen inguruko proiektu bat egiten hasi gara, eta honen inguruan hitz egitera etorri da Fermin. ZAPOREAK elkartearen lana kontatu digu, Lesbosen dagoen kanpamenduaren inguruko informazioa azaldu eta gaur egungo egoeraren berri eman digu. Oso gogorra da han bizitzen ari direna.
Oso interesgarria iruditu zaigu eta gure proiektuarekin aurrera jarraitzeko informazio asko eman digu.
Mila esker Fermin!
Azken aste hauetan 5. mailako ikasleek egunkarietako berrien inguruan lan egin dute eta bakoitzak bere albiste propioa idatzi du. Gure HegoNEWS egunkariko bigarren alea irakurri nahi?
Oraingo honetan 5.Ako ikasleak irrati saio bat prestatu dute! Lan handia egin dute hau aurrera eramateko! Entzun irrati saioa eta gozatu! Gogoratu, irratsaioa entzun ahal izateko, klik egin eskuinaldeko barran dagoen HegoIRRATIA irudian.
Azken urte hauetan tiroi izugarria izan du eskaladak, egun, naturan egindako ekintzak anitzak dira, eta abentura eta arrisku handikoak izanik ere, badute bere funtsean segurtasunari dagozkion eskaladako hainbat kontzeptu. Nafarroan eskaladak badu tradizio eta ibilbide luzea, Hegoalden tradizio honi helduz, ilusio handiz estreinatu dugu gure Boulder txikia.
Aurten, urtero bezala, otsailak 4an Santa Ageda bezperan abestera auzora atera gara.
