Ustekabean sorbeltz eta enaren munduan murgildu ginen, tartean lagun berriak egin baita pila bat ikasi ere.
Egilearen artxiboa: Administrazioa
“Ze Berri?” aldizkarian
Gure 5. eta 6. mailako ikasleek aldizkari honetarako elkarrizketa batean parte hartu zuten eta, horretan, aurten landu dituzten proiektu nagusiei buruz aritu ziren. Ez galdu irakurtzeko aukera!
Errefuxiatuei buruzko proiektua
Kaixo lagunak! Dakizuenez, 6.mailako ikasleek pertsona errefuxiatuen inguruko proiektu bat egin dugu. Bi hilabetez egon gara lan hau lantzen eta asko ikasi dugu.
Landutakoa eta ikasitakoa modu ezberdinetan partekatu dugu. Lehenengo ikastolan bertan, 4. eta 5. mailakoei egin genien aurkezpena. Gero, gurasoei ere egin genien eta egindakoa auzora ere atera izan genuen. Alde batetik Hezitzaile eskolan aurkeztu genuen gure proiektua, euskaraz, eta bukatzeko unibertsitate publikoan baita ere aurkezpena egin genien, baina oraingo honetan gazteleraz.
Oso esperientzia polita eta aldi berean gogorra izan da hau dena lantzea, baina asko ikasi dugu! Mila esker gure aurrean egon zareten guztioi!














Food groups
During the last days in primary 3 we´ve learnt about food groups, healthy eating… Then we did a presentation to our year 1 mates.
Iruñea ezagutzen
Munduko instrumentuak
Apirilaren 14an, Josemi Jaunarena musikariari esker (Xabier eta Mikelen aita), Lehen Hezkuntzako 1. mailakoek mundu osoan zehar bidaiatu zuten berak ekarritako musika tresna desberdinen bidez: Euskal Herriko alboka, Irlandako bodhran, Hego Amerikako zampoña, Ipar Amerikako washboard, Australiako didgeridoo… eta askoz gehiago! Hauek probatzen utzi zigun eta gutxi balitz, bakoitzari berak sortutako “Mundu bira musikala” liburuxka oparitu zigun. Bertan, berarekin ikusitako musika tresnen informazioa eta margotzeko irudiak agertzen dira. Mila esker Josemi!








Hockey Oberenan
Basabere
ESKERRIK ASKO!
Txoritegiak zenbatzen
Azokara ateraldia
INAUTERI EGUNA 2025
Hona hemen aurtengo Inauteri eguneo bideo profesionala. Mila esker, Gorka!
Baratzea apaintzen
Haur hezkuntzako geletan harrizko animaliak margotzen egon gara. Aste honetan eguzkia atera denez Haur Hezkuntzako 3. mailakoak baratzea harri horiekin apaintzera joan ginen. Marigorringoak, sugeak eta liztorrak bihurtu ziren gure baratzeko biztanle berriak. Bide batez, landatu genituen erraboiletatik ateratako loreak ureztatu genituen.
















Hegazti migratzaileen hitzaldia
Udaberria da eta hegazti migratzaileak heldu dira Arrosadiara. Hegoalde Ikastolan, mankomunitatearen eskutik honen inguruko proiektu bat landu dugu eta hitzaldi bat egongo da hurrengo astean.
Apirilak 7, 19:30etan, Arrosadiako Civivoxean






































