ARAZOAK, 25: EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA

Ikastolan ohitura den bezala, aurten ere Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela eta, zenbait jarduera aurrera eraman ditugu gelan ikasleek kontzientzia hartzeko. Hauetaz guztietaz gain,  joan den ostegunean denon artean egun honetarako adostu genituen bi lelorekin  bi pankarta egin genituen eta bertan trato onaren inguruko hitzak, esaldiak, marrazkiak itsasi genituen. Ondoren, guztiok batera Baloreak abestia kantatu genuen. Hemen duzue gure elkarlanaren emaitza.

SARIDUNEI… ZORIONAK!

Ikastolako ikasle hauek parte hartutako bi lehiaketetan irabazi dute; zorionak!

IRUÑEKO UDALEKO HAUR LITERATURAKO LEHIAKETA

Miren Xiaoyi Ladrón Arana
Lukas Razkin Alvia
Irune Arrieta Villamor
Nahia Morillo Martinez

XAMARIKO MIKROIPUIN LEHIAKETA

Malen Ciaurriz Viscaset

ANIZTASUNAREN AZOKA

Kaixo, familia agurgarriak:

Lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleak gara. Aurten NAIZEN elkartearekin elkarlanean aritu gara transexualitateari buruz ikasten. NAIZEN adingabe transexualen eta horien familien elkartea da.

Aniztasun sexualari buruz ikasten hasi ginen eta, horrekin batera, gaia gizartean barneratua eta onartua ez dagoela ikusi genuen.

Elkarteko ama bat ere gurera etorri zen eta berarekin asko ikasi eta hausnartu genuen.

Hori eta gero, elkarteko familiekin gutunak trukatu genituen haien beharrak zeintzuk ziren ezagutzeko.

Honexegatik eta gure eskuan dugun laguntzeko modua delako, azoka bat antolatuko dugu ekainaren 17an 15:00etan ikastolako patioan. Bertan guk sortutako artelanak, eskulanak eta bigarren eskuko gauzak salduko ditugu. Lortzen dugun dirua elkartera bidaliko dugu haien asmoak betetzen laguntzeko. Azoka ere guraso, ikasle eta irakasleak aniztasun sexualari buruz informatzeko elkargunea izango da.

Azokara etorri baino lehen gaia ezagutu nahi baduzue, bideo hau ikusi dezakezue.

Etortzen animatu zaitezte!

Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak.