MAIATZAK 17, LGTBIQ+FOBIAREN AURKAKO EGUNA

Kolore gorri, laranja, horia, berdea, urdina eta moreak daramatzagu soinean, festa eguna dugu, baina baita aldarrikapen eguna ere. Duintasuna, aniztasuna, maitasuna, askatasuna eta errespetua aldarrikatzen ditugu gaur. 

Haur, gazte zein helduok aske maitatzeko nahia eta eskubidea dugu. Nork esan behar digu nola eta nor maitatu behar dugun? GAREN MODUAK GARA.

Gure inguruan ere familia eredu desberdinak daude: ama bakarrak, aita bakarrak, bi ama edo bi aita dituztenak… ZEN POLITA DEN ANIZTASUN HORI!

Oraindik ere, lan asko dago egiteko, sinesmen asko deseraikitzeko eta zoru berriak eraikitzeko, denak ASKE MAITATZEKO, ASKE BIZITZEKO.

GORA MAITASUNA ETA ASKATASUNA!!!

Eraskusketa Civivoxen

Arrosadiako Civivoxen Hegoalde Ikastolako lehen hezkuntzako 1. mailatik 6.era bitarteko ikasleen lanak ikusgai egonen dira, apirilak 12tik 30 bitartera. Plastika irakasleak, Luisek, antolatutako erakusketa izanen da eta bertan teknika ezberdinak erabili dituzte, collagea, horma-pintura, etab. Hegoaldeko Ikastolatik erakusketara hurbiltzera animatzen zaituztegu eta zuen seme-alabek egindako lanaz gozatzera!

SALAKETA

Gaur ikastolako kideok oso minduta hasi dugu eguna. Atzo arratsaldean pertsona batek ikastolarako bi sarreretan hesietan genituen bi irudiak (bi ate bakoitzean) kendu zituen eta gertaera hori salatu nahi dugu. Gure filosofia islatzen duten mezuak dira eta guk ikasleekin gogoz egiten dugu lan balio horiek lantzeko. Hala ere, horrelako jokabideek gure lana inoiz baino beharrezkoagoa dela argi uzten digute. Guk berdin jarraituko dugu eta kartel horiek egunero berriz jarri behar baditugu, horrela egingo dugu.

MARTXOAK 8

Asteartean martxoaren 8a ospatu genuen, Emakumeen Eguna. Modu berezian egin genuen gelan eta eguerdi aldera denok bildu ginen patioan adostutako abestia abesteko: zarena ZARELAKO.

Gainera, aste honetan zehar, gela guztietan asko maite ditugun emakumeak izan ditugu lagun eta beren esperientziak kontatu dizkigute. Mila esker Fati, Amaia, Haizea, Estíbaliz, Natalia, Zuberoa, Gema, Mari Angeles, Zuriñe, Miren Mari Carmen, Irati, Alaitz, Idoia, Maritxu,Grabiñe, Achoura, Sandra, Mirian, Nekane, Miriam eta Elena.

OTSAILAK 11

Aurten ere Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatu dugu ikastolan. Lehen Hezkuntzako 2., 3., 4., 5. eta 6. mailetako ikasleok antzezlan bat ikusi dugu, NUPeko irakasle zientifikoak protagonista dituena eta garai guztietako emakume zientzialarien bizitzaren berri eman digute. Oso interesgarria izan da!

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak ez dira obra ikustera joan, baina emakume horien errealitatera ere hurbildu dira eta zientziarekin esperimentatu dute. Zer gustura egon diren!