Asteko protagonista

Maiatzaren bigarren aste honetan Amets eta Ion Anderren familiak bisitan etorri zaizkigu. Iruñeko erraldoi eta buruhandien konpartsako pertsonaiei buruzko hainbat jarduera egin ditugu: ipuinak ikusi, marrazkiak eta maskarak egin, dantzatu eta jolastokian kilikiak izatera jolastu. Primeran pasatu dugu, eskerrik asko!

Elikadura osasungarria

Haur hezkuntzako 1. mailako geletan gorputza ikasten ari gara. Jon Anderren eta Marenen amak bisitan etorri dira. Biak nutrizionistak dira eta gure gorputzarentzat elikadura osasungarriak duen garrantziaz hitz egin digute. Jaki osasungarriak dastatu ditugu eta jolasen bidez gure gorputzerako zer den ona ikasi dugu. Eskerrik asko etortzeagatik!