Naturaren txokoa

Gelako naturaren txokoa aurkeztu nahi dizuegu, bertan Ikastolako patioan aurkitutako barraskikoak ditugu. Goizero gelan sartu bezain laster gure barraskiloak behatzen ditugu, ea gaua nola pasa duten ikusteko. Aste honetako eguraldi zoragarria ere aprobetxatu nahi izan dugu baratzera atera eta ikusten genuena margotzeko.

Aterpeak proiektua

Ostiralean Iluindango fundazioko lagunak bisitatu gintuzten bere proiekto batean parte hartzeko: Aterpeak proiektua. Hasi ginen gure inguruko  txorien kanta eta irudiak ikusten proiekzio baten bidez eta ondoren kabi-kutxak eraiki  genituen. Margotu ondoren… Ikastolako zuhaitzetan jarri genituen. Orain zaindu eta behatu beharko ditugu ea txorien gustukoak diren.