Oporretatik bueltan, Gelbenzuko igerilekuan jasotzen ditugu igeriketa saioak. Ikastolatik oso gertu dago eta oso pozik goaz eta primeran pasatzen dugu!
Lan taldetan, Olentzero eta Maridomingiri eskutitza idatzi diegu, gauza pila kontatu dizkiegu! Ondoren Ikastolako sarreran dagoen postontzian bota dugu!
Hartutako hostoak lehortu ondoren, plastika txokoan bi arte lan egin ditugu. Bata hostoen estampazioa, eta bestea hosto birrinduekin egindako marrazkia. Gustoko dituzue?
Hizkuntzen Europako Eguna dela eta, “Hizkuntzen Eguzkia” sortu dugu. Bozketa egin ondoren gure gelan aukeratutako hitza “lagunak” izan da. Hitz hau hizkuntza ezberdinetan idatzi dugu, eguzki polit bat osatuz. Oso ongi pasatu dugu idazten, apaintzen, hizkuntza ezberdinak entzuten, mapan kokatzen…