Euskara klaseak

Ikasturtea bukatzear dago eta horrekin batera euskara klaseak ere bai! Primeran pasa dugu ikasturtea. Hona hemen ikasleen hitz batzuk:

MARCOS: Klase hau gustatu zait eta asko ikasi nuen, dibertigarria izan da 🙂 .

UMA:  Ongi pasa dut. Oroitzen naiz mostroak egin genuenean 🙂 

ALAIN Egin ditut gauza asko; jolastu dut, lan egin dut… eta ere joan genuen patiora hualkitakiariarekin.  Oso ongi pasatu dut.

SEBAS:oso ongi pasa dut klase honetan.  gustatu dit gualkitalki egotea eta ere moustroak ez sait gustatu nor da nor 🙂

Auzoko lagunekin topaketa

Pasa den ikasturtean CP Azpilagañako eskolarekin harremanetan jarri ginen auzoko haurrak elkar ezagutzeko beharra sumatu zelako auzoko Sare taldean. 2 ikasturte hauetan hainbat jarduera egin ditugu eta ostegun honetan elkar ezagutzeko aukera izan dugu ikasle nahiz irakasleak. Euskal kultura eta hizkuntza ezagutzeko aukera izan zuten gure ikastolako patioan eta primeran pasa zuten elkarrekin jolasean. Eskerrik asko topaketa burutu ahal izateko lan egin duzuen guraso nahiz irakasleei! 

Zientzia museoa

Joan den ostiralean, 4.mailako ikasleok Donostiako “Eureka! Zientzia Museoa” bisitatu genuen. Bertan, erakusketa iraunkorra ikusteaz gain, robotika tailer bat egiteko aukera izan genuen. Iruñerako bidean, Urton gelditu ginen, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan, eta Leitzaran ibaian bainu bat hartu genuen. Egun borobila izan zen!

Ikastolako eguzki plakak

Asteazkenean, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek ikastolako teilatuan ditugun eguzki plakei buruz gehiago ikasteko aukera izan genuen. Julian Zapata etorri zen, Iruñeko Udal Energia Agentziako teknikaria. Sistema fotovoltaikoaren funtzionamendua erakusteaz gain, emisiorik sortzen ez duen energia-iturri bat izatearen onurak azaldu zizkigun. Oso interesgarria! Eskerrik asko Julian!

Ikastolatik gertu

Asteartean 4. mailako ikasleak NUPeko inguruak bisitatzera joan ginen. Bertan aukera izan genuen ingurumenarekin lotutako alderdiak behatzeko eta parkean aurkitu genituen elementuak aztertzeko: zuhaixkak, zuhaitzak, hegaztiak, etab. Eguraldi onaren laguntzaz, oso gustura egon ginen eta asko ikasi genuen!