Gaztainak jaten

Duela egun batzuk kanpandian Igantzin egon ginen eta primeran pasatzeaz gain gaztainak biltzera joan ginen eta pilo bat bildu genituen. Beraz, orain 4.mailako bi klaseak patioan elkartu gaitezkeela aprobetxatuz gaztainak zuritu eta labean erre ditugu. Ondoren, atsegin handiz jan ditugu… Bai goxoak!

Giza eskubideak

Zer dira giza eskubideak? Eta justizia eta baloreak? Denok berdinak al gara? Joan den ostiralean egin genuen tailer batean 4.mailako ikasleak galdera hauetaz eta beste batzuetaz hitz egiteko aukera paregabea izan genuen. Oihana Zabaleta gelara etorri zen. Primeran pasatu genuen eta asko ikasi genuen.