Udaberria da eta hegazti migratzaileak heldu dira Arrosadiara. Hegoalde Ikastolan, mankomunitatearen eskutik honen inguruko proiektu bat landu dugu eta hitzaldi bat egongo da hurrengo astean.
Apirilak 7, 19:30etan, Arrosadiako Civivoxean
Udaberria da eta hegazti migratzaileak heldu dira Arrosadiara. Hegoalde Ikastolan, mankomunitatearen eskutik honen inguruko proiektu bat landu dugu eta hitzaldi bat egongo da hurrengo astean.
Apirilak 7, 19:30etan, Arrosadiako Civivoxean
Martxoaren 26an eta 27an, Lehen Hezkuntzako hirugarren, laugarren, bostgarren eta seigarren mailako ikasleek jarduera bat egin dute jantokian. Jardueraren helburua lehen hezkuntzako gazteak elikadura ekologikoaren garrantziaz kontzientziatzea da, modu dinamiko eta interaktiboan egingo da hainbat jarduera planteatuz.
Ere, Ausolanen supermerkatuaz gozatu ahal izan dugu 10 egunez, ekintza honen helburua erosketa egitean elikagaiak aukeratzeko irizpideak ezagutzea da: osasuna, jasangarritasuna eta elkartasuna. Hau da, erosketa arduratsua egiteko jarraitu beharreko urratsak ematen ikastea:
aldez aurretik menuan pentsatu, produktuak alderatu, etiketaren informazioari erreparatu, prezioari erreparatu edota tiketa gorde errepasatzeko.










LH5. mailakoek azkeneko asteetan bi bisita interesgarri izan ditugu. Alde batetik, Belatz ilustratzailea etorri zen komikien marrazkiak egiten irakasteko. Gelara bueltatzean ikasle batzuk ausartu ziren ikasitako trikimailu horiek praktikan jartzen eta a ze marrazki xelebreak egin zituzten! Bestetik, Mancoeducako Arantxak gure auzoan arnasten dugun airearen kalitatea aztertzeko jarraibideak eman zizkigun eta eskolatik kanpo ibili ginen hori behatzen. Nola egin dezakegu Arrosadiaren airea garbitzeko?


Aurreko berrietan azaldu bezala, 6. aldiz Hegoalde Ikastolak Bakea eta Bizikidetzako “ipuina eskuz esku” proposamenean parte hartu du, beste hainbat eskolakin. Ipuinaren aurkezpeneko bideoa argitaratu berri dute eta hemen ikusi ahal izango duzue. Bestetik, gure ikasle parte hartzaileek ipuinaren kopia bana jasoko dute.
Aurreko astean 5 eta 6.mailako ikasleak Zuhatzan egon ginen kanpaldiaz gozatzen. Ekintza asko egiten genituen eta primeran pasa genuen. Eguraldia gure alde guztiz ez izan arren, ez genuen irribarrea galdu eta irlaz, lagunetaz eta ekintzetaz gozatzeko aukera paregabea izan genuen!