Sahara

Aste honetan, 6.mailakoek bisita paregabea izan dugu. Gurekin “ el loco de las botellas”
(edo “el loco del desierto”) ezizena duen Tateh Lehbib Breica ingeniari saharauia
gurekin izan da. Bere herrikideen bizi-baldintzak hobetzeko asmoz, plastikozko
botilekin etxeak eraikitzeko ideia berritzailea garatu du Tindufeko (Aljeria)
errefuxiatu-eremuetan. Hegoalden irakaslea izandako Iosu Jimenez ere gurekin izan zen. Honek Sahararen errealitate gordina ezagutzeko aukera aparta eskini zigun. Mila esker bioi.
Sahara askea!

Eskalada

Azken urte hauetan tiroi izugarria izan du eskaladak, naturan egindako ekintzak, abentura eta arrisku handikoak izanik ere, badute bere funtsean segurtasunari dagozkion eskaladako hainbat kontzeptu. Nafarroan eskaladak badu tradizio eta ibilbide luzea, Hegoalden tradizio honi eta segurtasun arloa jorratzeko beharrari helduz, ilusio handiz heldu diogu gure Boulder txikiari.

Guggenheim

Aurreko ostiralean 6.mailako ikasleak eta irakasleak Guggenheim museora joan ginen. Oso ateraldi polita izan zen. Alde batetik Bilboko zonalde hori ezagutzeko aukera izan genuen eta baita ere museora sartu ginen. Bertan, gida bat izan genuen eta museoko txoko ezberdinak erakutsi zizkigun. Gehiago ikusteko gogoz gelditu ginen… beraz, bueltatu beharko gara beste batean!

Musiqueando

Joan den apirilaren 15ean, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleek, inguruko hainbat ikastetxetako beste ikasle batzuekin batera (Amaiur Ikastola, Iturrama BHI, Iturrama eskola eta Hezkuntza Bereziko Andrés Muñoz eskola), Musiqueando topaketan parte hartu zuten.

Gure ikasleek bi abestitan parte hartu zuten: lehenik, Dua Liparen “Levitating” abestia gorputz-perkusioarekin lagundu zuten, eta, ondoren, Zetaken “Aralarko Dama” abestia abestu eta perkusio txikiko hainbat instrumentu jo zituzten (triangelua, kaxa txinatarra, klabeak…).

Oso esperientzia polita izan da eskoletan musikan egiten dugun lana kalera eramatea eta inguruko beste zentru batzuekin agertokia partekatzea.