Hona hemen 1. hiruhilekoan musika ikasgaian ikasleek egindako jarduerak biltzen duen aldizkaria.
Kategoriaren artxiboa: LH 6. maila
Erantzun
PASAPALABRA
Pasapalabran murgildu gara azken asteetan definizioak egiten ikasteko. Gaur finala jokatu dugu! Eta a ze finala!! Primeran aritu dira denak, ZORIONAK!
Teleberria 6. mailan
Asteazkenetako tailerretan 6. maila A gelan TELEBERRI programa bat prestatu dugu. Lan handia egin eta gero, hemen duzue gure saio bikaina. Gurekin ikusi nahi? Guk gelan bideoa ikusten primeran pasa dugu.
TchoukBall, bakearen kirola.
Kirol alternatiboen ildotik TchoukBall iritsi zaigu oraingoan. Esku baloia eta Bolei nahasten duen kirola Bakearen kirola izendatu zuen Unescok duela zenbait urte.
Historiaurrea
Gaur Javier Goienetxe gurera etorri da Historiaurrea lantzeko. Material eta tresnak ekarri ditu eta Paleolito, Neolito eta Metal Aroan gizakiak nola bizitzen ziren ikusi dugu; gainera, sua ere egin du!