Guggenheim

Kaixo! Atzo BIlbon egon ginen! Goizean Iker eta Brounik prestatu ziguten “Zubitik zubira” jolasa eta horrela Bilboko zubi ezberdinak ikusi genituen eta gauza ezberdinak azaldu zizkigun Ikerrek. Guggenheimera iritsi ginen eta Kandinsky-ren erakusketa ikusi genuen, baita museoak dituen beste gauza batzuk. Gero Puppy-rekin argazki bat atera genuen (Guggenheimeko zaindaria) eta bazklatzera joan gienen. Parkean jolasten egon ginen autobusa gure bila etorri arte. Oso gustora egon ginen!!!

Errefuxiatuen proiektua

Egun hauetan pertsona errefuxiatuen proiektuari bukaera emateko, aurkezpen ezberdinak egin dituzte 6.mailako ikasleek. Hauetako bi euskaraz izan dira; ikastolako 5.mailako ikasleei eta NUP-eko ikasle talde bati ere egin diete. Beste bi aurkepen egin dituzte gaztelaniaz; UPNA-ko ikasleei eta gurasoei. Lan handia egin dute eta oso ondo aritu dira! Zorionak!

Errefuxiatuak

Gure proiektuarekin jarraitzeko, gaur beste bi pertsona etorri dira ikastolara. Alde batetik Begoña Huarte, eskolako irakasle ohia, eta bestetik Lhousain.

Begoñak Iruña Harrera Hirian lan egin izan du urteetan zehar eta plataforma honen funtzionamendua kontatu digu, nola laguntzen dieten migranteei. Bestetik, Lhousainek bere esperientzia kontatu digu, nola etorri zen Marruekosetik hona, bere bizipenak, esperientziak…

Asko ikasi dugu! Mila esker!