Kaixo!!! Hona hemen bi bideo: martxoaren 20an izandako Korrika txikia eta 22ko ikastolako kilometroarena. Gozatu!
Kategoriaren artxiboa: Ospakizunak
INAUTERI EGUNA 2026
Urtero bezala, hemen ditugu Inauteri eguneko bideo eta argazki profesionalak. Mila-mila esker, Goka eta Nagore! Gozatu!
KORRIKA
Dakizuenez, Korrika Iruñetik igaroko da datorren igandean, martxoaren 22an. Ohitura denez, ikastolaren kilometroa, aurten 766a, Printzearen Harresia, IGE eta Hegoalde Ikastolaren artean partekatzen dugu. Gure tartean, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako neska eta mutil batek eramango dute.
Bi egun lehenago, hilaren 20an, ostirala, 15:30ean, gure Korrika txikia ospatuko dugu auzoan, ondoren duzuen argazkian ikus dezakezuen ibilbideari jarraituz. Familiak gonbidatuta zaudete gurekin Korrika txikia ospatzera, baina ezin izango zarete jolastokira sartu amaitzean, dantzaldira. Primerakoa litzateke familiek silletak edo antzeko zerbait ekarri ahal izango bazenute, bozgorailuak jarri eta gure Korrika txikia girotzeko. Hemen ikus dezakezue aurreko edizioko bideoa.
Dantzaldian, 5. mailako ikasleek sortutako bertsoa abestuko dugu eta, ondoren, ikasle hauek ere asmatutako dantza egingo dugu.
Hori baino lehen, talde guztietan hainbat jarduera egingo ditugu ikastetxean: dortsalak eta pankartak prestatu, unitate didaktikoak landu, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek prestatu duten koreografia entseatu eta sarrera nagusian jarri dugun mapa handian Korrika egunero non dagoen markatu. Argazkiak ere egingo ditugu prestatu dugun photocall-ean. Azkenik, monitore interaktibo mugikor bat jarriko dugu sarreran, egunero Korrikaz zuzenean gozatu ahal izateko. Familiei arratsaldeetan sartzera eta argazkiak taldean egitera animatzen zaituztegu.
Gure erreprodukzio zerrenda estekatzen dizuegu, etxean girotzen joan zaitezten.
Animatu parte hartzera!
KORRIKARAKO KOPLAK
Berriz ere, ikastolako talde zoragarri batek Korrikarako koplak sortu ditu. Lan ederra!
Ttipi ttapa euskara
badoa aitzina,
baina hobe korrika
joanen bagina.
Hegoaldeko ume
kuadrilla bikaina
euskaraz dantzan jarri
dezagun mingaina!
Nahiz bidean giharrak
ta hankak nekatu,
mingainak ez dezala
atsedenik hartu.
Bide hau katebegiz
sortzen baldin bada,
ni euskara naiz eta
gu euskara gara.
Aurrera tantaz tanta
egiten da eta
euskaraz izerditu
daigun kamiseta.
Ttipi, ttapa, korrika,
hankei txalo joaz,
aspalditik gatoz ta
urrutira goaz.
AGATE DEUNA 2026
Hona hemen aurtengo ospakizunean ateratako argazki eta bideoak!

INAUTERI EGUNERAKO KOPLAK
Gure eskolako hainbat familia eta ikaslek Agate Deunean abesteko kopla zoragarriak sortu dituzte, ikastolan eta auzoan abestuko ditugunak.
BAZTERREKOEN TRUKAKETA
Azkenik, hona hemen bazterrekoen trukaketan egindako argazki guztiak. Disfrutatu!
OLENTZERO EGUNEKO ARGAZKIAK
Hemen dituzue Olentzero eguneko argazki pila! Mila esker Nagore eta Idoia, gure ama argazkilariak. Karpetan ere irakaslegoak egindakok topatuko dituzue. Gozatu!
OLENTZERO EGUNEKO BIDEOAK
Hona hemen Olentzero eguneko bi bideo. Lehenengoa gure aita bideolariak, Gorka, egindakoa; mila-mila esker, a ze nolako lana! Bigarrena, ETBko “Navarra hoy” atalean emandakoa. Gozatu!
OLENTZERO JAIA 2025
Olentzero badator! Aurten ere, urtero bezala, Hegoalden Olentzero jaia ospatuko dugu. Ilusio handiz espero dugu!
EGITARAUA
| 9:15 – 9:45 | Olentzerori ongi etorria anfiteatroan |
| 9:45 – 10:30 | Olentzero HH, LH1 eta LH2ko ikasleekin |
| 10:30 – 11:00 | Olentzeroren bisita LH3 eta LH4ko ikasleekin |
| 11:00 – 11:30 | Gaztainak eta jostaldia |
| 11:30 | Kalejira |
| 12:15 | Sua eta dantza |
| 12:50 | Geletan agurtu |
GABONAK GIROTZEKO ABESTIEN PROPOSAMENAK

AZAROAK 25
GAU BELTZA 2025
Aurten lehenengo aldiz ospatu dugu Gau Beltza ikastolan. Oso gustora egon gara lagunekin aurpegiak elkarri margotzen eta mozorroak haiekin prestatzen. Gelan Gau Beltzari buruz asko ikasi eta gero, 6. mailakoen bertso zoragarria entzun eta denon elkarrekin dantza egin dugu.












