IPUINA ESKUZ ESKU EKIMENAREN AURKEZPENA

Aurreko berrietan azaldu bezala, 6. aldiz Hegoalde Ikastolak Bakea eta Bizikidetzako “ipuina eskuz esku” proposamenean parte hartu du, beste hainbat eskolakin. Ipuinaren aurkezpeneko bideoa argitaratu berri dute eta hemen ikusi ahal izango duzue. Bestetik, gure ikasle parte hartzaileek ipuinaren kopia bana jasoko dute.

Arazuriko araztegia

Astelehenean Arazuriko araztegian eman genuen goiza 6. mailakoak. Iruñerriko uren garbiketa nola egiten den azaldu ziguten, duela urte asko zuzenean Arga ibaira izuritzen baitzen eta beraiek egindako lanari esker, gaur egun ur hori garbi iristen da gure ibaira. Asko ikasi genuen eta oso gustora egon ginen. 

AURREMATRIKULA 2025/2026 – ATE IREKIEN EGUNAK

Zuen seme-alabaren aurre matrikulatzeko datak hurbiltzen ari direla eta, hain garrantzitsua den erabaki honen aurrean, gure laguntza eskaini nahi dizuegu. Horregatik, Hegoalde Ikastola hurbiletik ezagutzeko egingo ditugun aurkezpen bileretarako gonbitea zabaldu nahi dizuegu. Etxean, ere, postaz informazio guztia jasoko duzue.

Bileretara etortzeko, galdetegietan izena eman behar duzue, QR kodea eskaneatuz edo hurrengo botoien bitartez:

Girotzen hasteko, gure Youtubeko kanalean argitaratutako bideoez goza dezakezue etxean: Olentzero egunak, Santa Ageda, Inauteriak, mangerada, antzezlanak, Korrika eta, jakina, izan ditzakezuen zalantzak argitzeko grabatu berri ditugun bideoak: