Gaur Garikoitz etorri da ekiloreen landaketa egiten erakustera. Hemendik aurrera gure landarea zaintzeko ardura dugu!!! Eskerrik asko Garikoitz!





Hemen dituzue Olentzero astean bikoteen bazterrekoen trukaketan egindako argazki eta bideoak. Gozatu!
Hegoaldeko zenbait ikaslek auzoko Arrosadia liburutegian egin zen “Itxaropen izpiaren bila” ipuin-liburuaren ipuin kontaketa eta liburu aurkezpenean parte hartu zuten. LH 3. mailako zenbait ikaslek Ana Jaka idazlearekin batera, Nafarroako beste 19 ikastetxerekin elkarlanean idatziriko ipuina aurkeztu zuten. Gainera, bertaratu zirenek Izaskun Mujika ipuin kontalariaren eskutik ipuin idatziaren antzezpenaz gozatzeko aukera izan zuten. Zorionak proiektuan parte hartu duten Lehen Hezkuntzako ikasle guztiei. “Ipuina eskuz esku Giza Eskubideak” proiektua Nafarroako Gobernuko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuak koordinatzen duen ekimena da.




Gaur San Franziskoko liburutegira joan gara “Ipuina eskuz esku” ekitaldian parte hartzera. Bertan liburuari hasiera eman zion idazlea, Ana Jaka, gurekin egon da eta liburuaren atal batzuen irakurketa egin dugu. Baita ere Anari galderak egiteko aukera izan dugu eta berak gurekin partekatu ditu bere idazle anekdotak eta bizipenak. Gainera gero elkarrizketa bat egin digute! Oso gustora egon gara!





Jakinarazten dizuegu abenduaren 10ean, asteartea, 17:30ean, Giza Eskubideen aldeko Ipuin Kateari dagokion antzezpen eta jarduera bat egingo dela, Nafarroako Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako neska eta mutilen laguntzarekin. Jarduera euskaraz izango da, eta 6 urtetik gorako haurrek eta helduek parte har dezakete. Anima zaitezte eta eman izena liburutegian (biblimil@navarra.es; 948 24 54 60 edo web inprimakia), izena, telefonoa, e-maila eta adina adieraziz (adingabeen kasuan). Informazio gehiago gure webgunean.



Seigarren mailakoak elikadura osasungarriari buruz egin dugun proiektua gure bikoteei azaldu diegu. Elikagaien piramidea zertan datzan ikusi dugu, horrekin dieta osasungarrirako gomendioak egin ditugu eta, azkenik, elikagai batzuen azukre kantitatea zein den aztertu dugu. Bigarren mailan, gainera, honen inguruko zerbait ikasi dute eta oso interesgarria izan da haiekin partekatzea.



Asteartean autonomia eguna dugu A gelan eta aurreko urteetan bezala, kalea bihurtzen dugu egun horretan ikasgela. Ikasturte honetan jarduera ezberdinak egin ditugu: NUP-en hosto bilketa, Barañaineko azokan erosketak, parkeetan jolastu, pintxoak dastatu etab. Ikasturte honetan LH6. mailako ikasleak gurekin etortzen hasi dira eta asko gustatzen zaigu haiekin egun hau partekatzea, oso aberasgarria da denontzat.












