Astelehenean Iruñeako erraldoien konpartsa bisitatu genuen. Oso gustora egon ginen eta primeran pasa genuen!








Gaur 3. eta 4.mailakoak Nafarroako Unibertsitate Publikoan egon gara Emakume Zientzialariaren antzerki bat ikusten. Emakume horien bizitzaren eta haien asmakizunen zein ikerketen inguruan asko ikasi dugu eta badakigu bide luzea eta esfortzu handia egin dutela gaur egun gauden unera iristeko. Orain gure txanda da…!
Aurreko astean 5 eta 6.mailako ikasleak Zuhatzan egon ginen kanpaldiaz gozatzen. Ekintza asko egiten genituen eta primeran pasa genuen. Eguraldia gure alde guztiz ez izan arren, ez genuen irribarrea galdu eta irlaz, lagunetaz eta ekintzetaz gozatzeko aukera paregabea izan genuen!
Third graders singing and dancing the alphabet rap.
Four graders dancing the months´ chant.
Aurreko ostiralean bizikletadan parte hartu genuen! Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu egia esan, baina hara ere primeran pasa genuen! Beste eskola batzuekin elkartu ginen zitadelan eta ekintza ezberdinak probatu genituen. Euriagatik buelta aurreratu behar izan genuen eta eskolara blai eginda iritsi ginen, baina hori bai, irrifarra ahoan beti!






