Uda pasatu ondoren, baratzera joan gara bertako frutak , barazkiak eta loreak ikustera. Gainera , hainbat fruta hartzeko aukera izan dugu: sagarrak, pikuak, tomate cherryak. Goxo goxoak zeuden!





Webgune honetako IKASTETXEA > DOKUMENTUAK > 2024/2025 IKASTURTERAKO DOKUMENTUAK atala berritu dugu. Bertan, ikasturteko egutegia, Lehen Hezkuntzan erosi beharreko testu-liburuak eta beste informazio garrantzitsu batzuk topatuko dituzue.
Bestetik, jakin ezazue uztailaren 1ean posta elektronikoz dokumentu horiek eta taldekatze berrien zerrendak jasoko dituzuela.
Uda zoragarrian izan dezazuela.

Hona hemen aurtengo Inauteri eguneko bideo profesionala. Mila esker, Gorka!
Hona hemen aurtengo mangerada (eta aparraren festa) eguneko argazkiak. Gozatu!
Gaur, aurtengo Iruñeko Udaleko Haur Literatur Lehiaketan saridunak izan diren Hegoalde Ikastolako sei ikasleek Kondestable Jauregian haien sariak jaso dituzte (batek ezin izan du). Zorionak, lagunak, lan ederra egin duzue!
Hona hemen maiatzaren 30ean Haur Hezkuntzako ikasleek prestatutako jaialdi zoragarria. Gozatu!