Astelehenean gelako aita bat ikastolara etorri zen eta bere laguntzarekin margolaritza tailerra egin genuen. Ikasi, disfrutatu eta koadro polit hauek sortu genituen. MILA MILA ESKER!



Asteartean, Libururaren Eguna ospatu dugu Hegoalden. Zenbait gelatara familiakideak hurbildu dira ipuin eta istorio politak irakurtzera. Gure bikoteekin ere irakurri dugu eta arratsaldean, liburuen trukaketa egin dugu. Ilusioz eta urduritasunez momentu ahaztezinak bizi izan ditugu.

Third graders have been learning about food, food groups and healthy eating, ordering in a restaurant… Great job!
Astelehenean gela alternatibokoek ateraldia egin genuen Iberon dagoen Isterria ikastetxea bisitatzera. Oso harrera ona egin ziguten eta gela multisentsorialean udaberriaren inguruko ipuin sentsorial bat ikusi, entzun, usaindu, dastatu eta ukitzeko aukera izan genuen. Ondoren, ikastetxeko gela ezberdinak, sukaldea, baratza, basoa, igerilekua, patioako lorategiak etab. bisitatu genituen eta asko gustatu zitzaigun. Oso egun polita pasa genuen eta oso aberasgarria izan da guretzat. ESKERRIK ASKO bertako guztioi!









