Kaixo, udaberria heldu zaigu eta honekin batera gure baratza lore koloretsuekin apaintzen hasi gara, ederra, ezta?






Ingurune arloan hanbait esperimentu egiten ibili gara egun hauetan. Esperimentu bakoitza egiteko material desberdinak erabili ditugu (ura, edalontziak, gatza, olioa, kolorante-tantak…). Esperimentu bakoitza nola burutzen den ikasi dugu eta gure hipotesiak formulatu ditugu. Esperimentu hauek familiei erakusteko aukera ere izan dugu.





Aste honetan HHko 2. mailako ikasleak gure irakasle eta hezitzaileekin batera zabalguneko azokara joan gara. Hor dauden azokako postuak bisitatu ondoren, ogia eta gazta erosi ditugu hamaiketakoa hartzeko. Gainera, bertan postu bat duen ikastolako ama batek banilla izozki lau barra oparitu dizkigu, oso ona zegoen, eskerrik asko! Hamaiketakoa hartu ondoren gertu zegoen parke batean jolasten ibili gara. Primeran pasatu dugu.









Martxoak 21ean, Olerkiaren Eguna dela eta, gela guztietan poesiaz gozatu eta partekatu ditugu: ondoko lagunekin, gure bikoteekin eta baita gurasoekin ere. Hona hemen honen erakusgarri.
Martxoaren 20an planetariora joan ginen 5 urteko lagunak. Primeran pasa eta asko ikasi genuen! Iñakik, Maialenen aitak, dena primeran azaldu zigun! Mila esker!
Hona hemen aurtengo Korrika txikiko argazki eta bideoa eta Korrika handiko bideoa. Gozatu!