Azken egun hauetan A gelako lagunak ikastolako inauterietarako Miel Otxinen burua eta txanoa prestatzen ibili gara. Ilusio handia egin digu eta asko disfrutatu dugu.







Hemen aurtengo Agate Deunako argazki eta bideoak disfrutatu ahal izango dituzue!

Hona hemen gure 5 urteko lagunek egindako antzezpen ikusgarri eta liluragarria. Gozatu!
Gure Youtubeko kanalean prest duzue ikasturte honetako Olentzero eguneko bideo profesionala; gozatu! Mila-mila esker, Gorka, egindako lan ikaragarriagatik!
Urtarrilaren 17an haur hezkuntzako ikasle guztien arteko tailerrak egiten hasi ginen. Tailerrak heterogeneok dira, hau da, adin ezberdineko haurrak elkartzen dira proposatutako esparru ezberdinetan. Zazpi astean zehar haur guztiak tailer guztietatik pasako dira. Hauetan proposamen ezberdinak eskaintzen dira: sukaldaritza, buztina, naturako elementuak dituzten mandalak, eraikuntza erraldoiak, jolasak, gatz-pasta eta gorputz adierazpena. Gure tailerretara laguntza ematera lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak etortzen dira, mila esker egiten duzuen lanarengatik. Aste honetan bigarren tailerraren txanda izan da, primeran pasatu dugu!!!


















