Palestinari buruzko hitzaldi eta tailerrak

Aste honetan 2. eta 3. zikloko ikasleen Palestinako egoera hobe ezagutzeko aukera izan dugu. Horretarako BDZ taldeko Txuri etorri da guregana. Gauza asko ikasi ditugu eta aske izan nahi duten herrien arteko elkartasuna gertuagotik ezagutu dugu. Haien modura kometa batzuk egin ditugu eta palestinar herriari mezuak idatzi dizkiogu. GORA PALESTINA ASKEA.

IPUINKADA PODCAST

Abenduaren 3an, euskararen egunean, Ipuinkadaka podcast-a jaio zen.

Etxean, autoan edo eskolan entzuteko ipuin ezin hobeak aurkituko dituzue hemen, abentura, adiskidetasuna edo irudimena gai nagusi diren lekuan.

Gure helburua euskara eta irudimena bultzatzea da. Lehen kapitulua datorren igandean estreinatuko dugu… eta astero berri bat.

Baliabide hau, ere, webgune honetako FAMILIAK > BALIABIDEAK atalean izango duzue.

AZAROAK 25: EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Ikastolan ohitura den bezala, aurten ere Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela eta, zenbait jarduera aurrera eraman ditugu gelan ikasleek kontzientzia hartzeko. Aldarrikapen eguna amaitzeko, ikasle guztiek parte hartu duten manifestazioa egin dugu. Modu honetan, modu sinbolikoan amaitu dugu efemeridea; denok tratu onen alde gaudela erakusten duen ekintza batekin. Hemen duzue gure elkarlanaren emaitza.

Autonomia egunak

A gelakoek “autonomia eguna´´ egiten dugu ostegun goizetan. Ikastolatik atera eta gure hiria eta ingurua bihurtzen ditugu ikasgela. Hilabete honetan zehar gauza ezberdinak egin ditugu: dinosaurioen erakusketa bisitatu, sukaldaritza tailerrerako erosketak egin, zuhaitzen artean ibili, parkeetan jolastu, pintxoak dastatu… Beti oso ongi pasatzen dugu.

Ipuingarria izango da

Osiralean 3.zikloko ikasleak Condestable jauregira joan ginen. Bertan “Ipuingarria izango da” ekintzan parte hartu genuen eta primeran pasa genuen. Alde batetik Joxe Mari Karrere ipuin kontalariak ipuin batzuk kontatu zizkigun eta gero Amaia Karrere ilustratzaileak marrazki batzuk egin zizkigun. Horretaz aparte, erakutsi zigun nola egin marrazki batzuk eta asko ikasi genuen! Hamaiketakoa Santa Ana plazan jan genuen ikastolara abiatu aurretik! Primeran pasa genuen!