Gaur konpartsa ikustera joan gara eta primeran pasa dugu! Kilikiak, erraldoiak, buruhandiak eta zaldikoak ikusteaz gain, haien inguruko hainbat bitxikeria kostatu dizkigu Josebak!






3rd graders singing alphabet songs
Urriko hilabetea hasteko modu ezin hobea izan dugu! 5. mailako ikasleok hiru egun pasa ditugu Narbarte izeneko herri batean eta ekintza asko eta zoragarriak egin ditugu handik: rafting, tirolina, arroilak, rapelak, abentura parkea … Eguraldia, gainera, primerakoa izan da eta, eskerrak! Animatzen zaituztegu, gu bezala, horrelako ekintzak egitera! Oso dibertigarria izan da.






Baratzako uzta, denboraldiaren arabera aldatu egiten da, eta 6. mailako ikasleek ondo badakite hori. Horregatik, udazkenari ongietorria emateko aza eta romaneskuak landatu egin ditugu gure ikastolako txoko zoragarri honetan. Gerora jasoko ditugun fruituak ez dakigu haien gustokoak izango diren… baina seguro sukaldaritza saioetan errezeta berri goxoekin barazki hauek dastatuko ditugula! Gora gure baratza!



Aurten, azken urteetan bezala, Hizkuntzen Europako Eguna landu eta ospatu dugu. Txikiek, Haur Hezkuntzakoek, atzo eta gaur hizkuntza minorizatuetan mikrofonotik mezuak esan dituzte eta handiek, Lehen Hezkuntzakoek, hizkuntza horietan ere, hostoetan balioak idatzi dituzte. Oso jarduera polita izan da eta gure sarrera nagusian ikusgai duzue!