Azkenean gure tulipak loratu dira, baratzera atera eta arrosa kolorekoak direla ikusi dugu. Bost hilabete kostatu zaie loratzea, udazkenean landatu genituen eta negua igaro ondoren udaberriarekin batera gure ikastola alaitzera etorri dira.






Paisaia naturalak nolakoak diren ikasten egon garenez, aukera bikaina iruditu zaigu kanpora irten eta gure komunitateko ingurune naturalean aurkitu ditzakegun zuhaitzak nolakoak diren hobeto aztertzea. Horregatik, eskola ondoko zuhaitza gure koadernoan irudikatzen saiatu gara, baita lortu ere! Gure inguruko zuhaitz hauek oso ondo zaindu eta errespetatuko ditugu, badakigulako zeinen garrantzitsuak diren.





Haur hezkuntzako 1. mailako geletan gorputza ikasten ari gara. Jon Anderren eta Marenen amak bisitan etorri dira. Biak nutrizionistak dira eta gure gorputzarentzat elikadura osasungarriak duen garrantziaz hitz egin digute. Jaki osasungarriak dastatu ditugu eta jolasen bidez gure gorputzerako zer den ona ikasi dugu. Eskerrik asko etortzeagatik!












Hona hemen aurtengo Inauteri eguneko argazkiak eta bideo batzuk. Bertan irakasleek egindakoak eta baita gure ikastolako argazkilari profesionala eta amak, Nagore, egin dituenak. Mila esker! Gozatu!