Eskerrik asko Cesar erleen mundua ezagutarazteagatik! Besteak beste, propoleoa, eztia, polena… usaindu, ukitu eta dastatu dugu. Ze tarte interesgarria, atsegina eta goxoa pasa dugun! Mila esker!




Last week, first graders played different games to review numbers and colours! We had a really good time! Take a look at the video below!
Joan den astelehenean, Elena Infanta Zentroko hiru langilek bisitatu gintuzten ikastolan. Haien lana zertan datzan azaldu ziguten, eta, halaber, zentroko zaintzaile gehienak emakumeak diren arren, lana berdin egin dezaketela gizonek eta emakumeek. Galdera asko egin genizkien eta konturatu ginen zein garrantzitsua den beraien lana, laguntza behar duten pertsonak zaintzea.


Asteazkenean martxoaren 8a ospatu dugu, baina oraingoan modu berezian egin dugu; izan ere, ikasle guztiek, irakasleekin eta ikastolako gainerako langileekin batera, lip-dub bat egin dute emakumearen nazioarteko eguna ospatzeko. Bideoa grabatu ondoren, ikastola osoa ikusi dugu elkarrekin… eta primeran geratu da!

Gaur gure Sofia lagunaren aita “Milloren etxaldea” kontzertua zuzenean jotzera etorri da. Hirugarren mailakoak eta A gelakoak elkartu, Sofiel ezagutu eta berarekin ikaragarri gozatu ondoren, hurrengo bisita baten esperoan gaudela esan dezakegu!
Beste bat arte Sofiel, mila esker etortzeagatik eta zure lan baliotsua ezagutarazteagatik!



