Liburuzainak

Aste honetan, 4. mailako ikasleek diploma bat jaso dute ikasturtean zehar ikastolako liburutegian egindako lana eskertzeko. Urritik maiatzera bitartean, jolas-orduan, liburutegiko arduradunaren berezko lanak egin dituzte, eta liburuen maileguak eta itzulketak erregistratzeaz, ordenatzeaz eta behar bezala zaintzeaz arduratu dira. Eskerrik asko zuen konpromiso eta egindako lanagatik!

IRUÑEKO UDALEKO XXXV LITERATURA LEHIAKETA

Urtero bezala, Hegoalde Ikastolak Iruñeko Udaleko literatura lehiaketan parte hartu du. Ikasleek lan ikaragarri ederra egin dute eta hala geratu da argi saridunen zerrendan. Atzo Kondestablera joan ginen ikasleek haien sariak jasotzera. Zorionak!!!

KATEGORIASARIAIKASLEA
Komikia – A kategoria1. sariaAndrea Landa Escribano
Komikia – A kategoria2. sariaJoane Tantos Villanueva
Komikia – A kategoria3. sariaInhar Lezaun Fuentemilla
Komikia – A kategoria4. sariaUnai Redin Marin
Ipuina – A kategoria1. sariaWanda Latasa
Ipuina – A kategoria2. sariaHodei Hernandez Marcilla
Ipuina – A kategoria3. sariaIbai Lopez Huerta
Ipuina – A kategoria4. sariaAsier Gil Mugika
Ipuina – B kategoria1. sariaAne Fernandez Goya
Ipuina – B kategoria3. sariaMikel Jaunarena Ilundain

Herri kirol tailerra

Bortziritik heldu zitzaigun Estitxu bere furgoneta ilusioz beterik. Enborra, euskarri ta arpana batetik, txalekuk eta harriak bestetik… gure ikasleek Herri Kirol mundua gertutik ezagutzeko aukera paregabea izan zuten aste hontan. Mila esker Esti eta Urkori halako goiza oparitzeagatik eta bereziki XABAT ttikiari bere arpana uzteagatik nahiz eta begi onez ez ikusi!