Kaixo!!! Hona hemen bi bideo: martxoaren 20an izandako Korrika txikia eta 22ko ikastolako kilometroarena. Ere, jardueretan atera genituen argazkiak zuekin partelatzen ditugu. Gozatu!
INAUTERI EGUNA 2026
Urtero bezala, hemen ditugu Inauteri eguneko bideo eta argazki profesionalak. Mila-mila esker, Goka eta Nagore! Gozatu!
KORRIKA
Dakizuenez, Korrika Iruñetik igaroko da datorren igandean, martxoaren 22an. Ohitura denez, ikastolaren kilometroa, aurten 766a, Printzearen Harresia, IGE eta Hegoalde Ikastolaren artean partekatzen dugu. Gure tartean, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako neska eta mutil batek eramango dute.
Bi egun lehenago, hilaren 20an, ostirala, 15:30ean, gure Korrika txikia ospatuko dugu auzoan, ondoren duzuen argazkian ikus dezakezuen ibilbideari jarraituz. Familiak gonbidatuta zaudete gurekin Korrika txikia ospatzera, baina ezin izango zarete jolastokira sartu amaitzean, dantzaldira. Primerakoa litzateke familiek silletak edo antzeko zerbait ekarri ahal izango bazenute, bozgorailuak jarri eta gure Korrika txikia girotzeko. Hemen ikus dezakezue aurreko edizioko bideoa.
Dantzaldian, 5. mailako ikasleek sortutako bertsoa abestuko dugu eta, ondoren, ikasle hauek ere asmatutako dantza egingo dugu.
Hori baino lehen, talde guztietan hainbat jarduera egingo ditugu ikastetxean: dortsalak eta pankartak prestatu, unitate didaktikoak landu, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek prestatu duten koreografia entseatu eta sarrera nagusian jarri dugun mapa handian Korrika egunero non dagoen markatu. Argazkiak ere egingo ditugu prestatu dugun photocall-ean. Azkenik, monitore interaktibo mugikor bat jarriko dugu sarreran, egunero Korrikaz zuzenean gozatu ahal izateko. Familiei arratsaldeetan sartzera eta argazkiak taldean egitera animatzen zaituztegu.
Gure erreprodukzio zerrenda estekatzen dizuegu, etxean girotzen joan zaitezten.
Animatu parte hartzera!
Nafarroako museoan
Azokara bisita
KORRIKARAKO KOPLAK
Berriz ere, ikastolako talde zoragarri batek Korrikarako koplak sortu ditu. Lan ederra!
Ttipi ttapa euskara
badoa aitzina,
baina hobe korrika
joanen bagina.
Hegoaldeko ume
kuadrilla bikaina
euskaraz dantzan jarri
dezagun mingaina!
Nahiz bidean giharrak
ta hankak nekatu,
mingainak ez dezala
atsedenik hartu.
Bide hau katebegiz
sortzen baldin bada,
ni euskara naiz eta
gu euskara gara.
Aurrera tantaz tanta
egiten da eta
euskaraz izerditu
daigun kamiseta.
Ttipi, ttapa, korrika,
hankei txalo joaz,
aspalditik gatoz ta
urrutira goaz.
EKOZAPOREA KANPAINIA/NNPEKekin kolaborazioan
Aste honetan gure menuak produktu ekologikoekin eginak daude. Ikastolaren sarreran, “ezagutza-mahaia” prestatu dugu, menuak egiteko erabiltzen diren fruta eta barazki ekologikoekin. Atzo lehen hezkuntzako hirugarren mailako ikasleek jarduera bat egin zuten nekazaritza ekologikoari buruz gehiago jakiteko.






“Mila alkandora eguneko”
Pello Añorgarekin
AURREMATRIKULA 2026/2027
ESKAERA AURKEZTEKO EPEA: martxoaren 9tik 13ra.
OHARRA: gure administraria, Maider, zuek laguntzeko prest egongo da aste horretan 09:00etatik 14:00ak arte.
Departamentuko webgune ofiziala: esteka.


Judo Paula Behorlegirekin
Martintxorekin marrazten
Psikogelan
Eskalada
Azken urte hauetan tiroi izugarria izan du eskaladak, naturan egindako ekintzak, abentura eta arrisku handikoak izanik ere, badute bere funtsean segurtasunari dagozkion eskaladako hainbat kontzeptu. Nafarroan eskaladak badu tradizio eta ibilbide luzea, Hegoalden tradizio honi eta segurtasun arloa jorratzeko beharrari helduz, ilusio handiz heldu diogu gure Boulder txikiari.










































































