Aurreko astean Donostiako Aquariuma bisitatzera joan ginen. Itsas animalia pila bat ikusi genituen eta asko disfrutatu genuen. Kontxita eta Txuri marrazoak ikusteko aukera izan genuen. Primerako eguna pasa genuen!








Joan den ostiralean, 4.mailako ikasleok Donostiako “Eureka! Zientzia Museoa” bisitatu genuen. Bertan, erakusketa iraunkorra ikusteaz gain, robotika tailer bat egiteko aukera izan genuen. Iruñerako bidean, Urton gelditu ginen, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan, eta Leitzaran ibaian bainu bat hartu genuen. Egun borobila izan zen!






Asteazkenean, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek ikastolako teilatuan ditugun eguzki plakei buruz gehiago ikasteko aukera izan genuen. Julian Zapata etorri zen, Iruñeko Udal Energia Agentziako teknikaria. Sistema fotovoltaikoaren funtzionamendua erakusteaz gain, emisiorik sortzen ez duen energia-iturri bat izatearen onurak azaldu zizkigun. Oso interesgarria! Eskerrik asko Julian!




Kolore gorri, laranja, horia, berdea, urdina eta moreak daramatzagu soinean, festa eguna dugu, baina baita aldarrikapen eguna ere. Duintasuna, aniztasuna, maitasuna, askatasuna eta errespetua aldarrikatzen ditugu gaur.
Haur, gazte zein helduok aske maitatzeko nahia eta eskubidea dugu. Nork esan behar digu nola eta nor maitatu behar dugun? GAREN MODUAK GARA.
Gure inguruan ere familia eredu desberdinak daude: ama bakarrak, aita bakarrak, bi ama edo bi aita dituztenak… ZEN POLITA DEN ANIZTASUN HORI!
Oraindik ere, lan asko dago egiteko, sinesmen asko deseraikitzeko eta zoru berriak eraikitzeko, denak ASKE MAITATZEKO, ASKE BIZITZEKO.
GORA MAITASUNA ETA ASKATASUNA!!!
Igandean 4.mailako ikasleok bigarren urtez Sortzenek antolatutako “Euskara Antzokira” izeneko ekimenean parte hartu genuen. Entsegu askoren eta urduritasun apur baten ondoren, zer artistak garen erakusteko aukera izan genuen. Antzerkia primeran atera zen! Eskerrik asko Iralko!
Andoniren eskutik Iraupen luzeko lasterketa planteatzeko modu berezia heldu zitzaigun. Eta guziok ezberdinak garelako… lasterkan ere diferenteak.
Eta famili guztiek eginiko esfortzuari esker… izan dugu gurpilen gaineko esperientzia.
Eta ikasturtea amaitzear dagoenean heldu unea “batazo” bat jotzeko… ze gustora!
Atzo lehortutako kalendulekin gure ukendua egin genuen. Kalendulak dituen ezaugarriak ikasi ditugu eta zertarako erabili dezakegun gure ukendu hau.
Asteartean erlaxatzeko ariketa batzuk ikasi genituen eta gero gureak sortu genituen. Primeran egon ginen.