Gaur gure uzta aprobetxatuz, A gelakoekin saltsa desberdinak prestatu ditugu gelan eta baratzan. Gure artean dastatu ditugu eta irakasleontzat ere prestatu ditugu. Primeran egon gara.




Gaurkoan Iruziklo enpresaren eskutik, BIZIkleta IKAStolan izeneko kanpaina heldu zaigu. Eguraldia lagun eta gure txirrindulak prest izanik, egun zoragarria pasa dugu guztiok batera.
Asteartean 4. mailako ikasleak NUPeko inguruak bisitatzera joan ginen. Bertan aukera izan genuen ingurumenarekin lotutako alderdiak behatzeko eta parkean aurkitu genituen elementuak aztertzeko: zuhaixkak, zuhaitzak, hegaztiak, etab. Eguraldi onaren laguntzaz, oso gustura egon ginen eta asko ikasi genuen!






Aurten ere liburuaren eguna ospatu dugu ikastolan. Talde bakoitza bere erreferentzia taldearekin (bikoteekin) soinketa gelara joan da sortu dituzten abezedarioak irakurri eta gozatzeko.
Aurten, urtero bezala, 6. mailako ikasleek errefuxiatuei buruzko Ikaskuntza eta Zerbitzua proiektua burutu dute. Lehenengo, informazioa bide ezberdinetatik lortu dute eta gero, behin guztia ordenatuta eta landuta, gurasoen aurrean, ikastolako ikasleen aurrean eta NUpeko eta Hezitzaileen Eskolako ikasleen aurrean konferentziak egin dituzte. Zorionak, lagunak; lan bikaina egin duzue!
Arrosadiako Civivoxen Hegoalde Ikastolako lehen hezkuntzako 1. mailatik 6.era bitarteko ikasleen lanak ikusgai egonen dira, apirilak 12tik 30 bitartera. Plastika irakasleak, Luisek, antolatutako erakusketa izanen da eta bertan teknika ezberdinak erabili dituzte, collagea, horma-pintura, etab. Hegoaldeko Ikastolatik erakusketara hurbiltzera animatzen zaituztegu eta zuen seme-alabek egindako lanaz gozatzera!





Heldu da unea, ikastolan ikasitako guztiak praktikan jartzeko. Erronka lortua eta egun borobila osatu dugu oraingoan.
Uzta jasotzeko unea iritsi da. Aspaldian jarritako baratxurik eta tipulatxoak gure zain daude. Karlos Larrea sukaldari eta Xabi soinketakoak lagunduta, uzta jaso baita tipulinak eta baratxuriak sukaldatu ere. Aunitz esker Karlos eta nahi duzun arte…
Baldin bada zerbait gure euskal sena pizten diguna, KORRIKA dugu hauxe. Eta euskal giro hortan saio puntua fintzeko ze hobe Herri Kirolak baino.