Kai Etxaniz

Gaur, apirilak 5, 5. mailako gelara Kai Etxaniz etorri da. Kai Iruñako musikagilea eta pertsona transexuala da. Zenbait artista famatuen abestiak sortu ditu, esate baterako, Aitana edo Edurneren kantak. Ikasturte honetan, gure gelan transexualitatea landu dugu eta hori dela eta Kai bere bizitzari buruz hitz egitera eta bere esperientzia kontatzera etorri da. Sekulako bisita izan da!!   

SALAKETA

Gaur ikastolako kideok oso minduta hasi dugu eguna. Atzo arratsaldean pertsona batek ikastolarako bi sarreretan hesietan genituen bi irudiak (bi ate bakoitzean) kendu zituen eta gertaera hori salatu nahi dugu. Gure filosofia islatzen duten mezuak dira eta guk ikasleekin gogoz egiten dugu lan balio horiek lantzeko. Hala ere, horrelako jokabideek gure lana inoiz baino beharrezkoagoa dela argi uzten digute. Guk berdin jarraituko dugu eta kartel horiek egunero berriz jarri behar baditugu, horrela egingo dugu.